Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Garatea Alzola , Fernando
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 3129
Gora Karlos zazpigarrena Fernando Garateak irabazi du Bergarako Elizalde Sariketa, bosgarren kategorian.2015eko azaroaren 7a, larunbata, eguerdiko ordu bata eta erdiak, hego haize epela Bergaran. UNEDen egoitzatik atera eta betaurreko beltzak jantzi ditut, inork ezagutu ez nazan...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gartzia Badiola , Ander
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 5887
GARTZIA BADIOLA, Ander " Laranja Zukua" Bizkaidatz lehiaketako 2015eko irabazlea LARANJA ZUKUA Uste osoa nuen. Eguzkia esnatzearekin batera, gabeko ikara guztiak lokartuko ziren. Ohetik jaikitzen garenean bezperako amets gaiztoak izaren artean lagatzen ditugu; mundu erreala ez dago sortua ametsentzat...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 3378
GOMEZ SARASOLA, Itziar "Ez nago konforme" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 757 zk. 2013-07-28, 20-21or.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zalakain Ederra, Oskia
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 3116
ZALAKAIN EDERRA, Oskia " Isilean barrezka" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 859zk.24-25or.Gereziondo hartaz maitemindu zen Matilde, bederatzi urte zituela; baserriaren atzealdeko bidexkatik haratago zegoen (eta oraindik dagoen) gereziondoaz. Zuhaitzaren oparotasun geldoa maite zuen, egoten jakite hura. Heriotzaren esperoan bezala, baina beldurrik gabe. Bisitan joaten zitzaion usu eta, adar okertupeetan jezarrita, enborraren kontra, sustraien gainean, maitasunaren istorioa irakurtzen zion arbolari...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Goienetxe Urrutia; Josu
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 3124
GOIENETXE URRUTIA,Josu "Highway to Barakaldo" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 860zk.24-25or. Gaiztoa izan zinen herenegun. Infernura kondenatu zintuzten atzo. Barakaldora iristen ari zara gaur. Behar baino gehiago luzatu zen larunbateko parranda eta biharamuneko mendi txangoa bertan behera uztea erabaki zenuen, aldebakarrez. Aho bakarreko tribunal militar zorrotzak aho batez kondenatu zintuen, bazkalorduan gosaltzen zenuen bitartean. Eta orain Barakaldo ikus dezakezu Californiatik, lagun batek utzitako California zaharretik...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Martinez Iturria, Alexander
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2847
MARTINEZ ITURRIA Alexander " Hitzetan bizi" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 861zk.24-25or. Igor doktoreak Vojnik erietxean egiten zuen lan, Ljubljanako ospitale nagusian. Bera zen psikologiaz arduratzen zen bosgarren pabiloiko zuzendaria. Bere zereginak lasaiak ziren 1995eko sutearen aurretik. Ezbeharrak portu ondoko auzo osoa kiskali zuela jakina den arren, gutxik dakite sua Villete izeneko eroetxean hasi zenik. Milaka gaixo desagertu ziren, hiriburuko kale ilunenetan eta Ljubljanako haurren amesgaiztoetan soilik agertuz. Sutearen ondorengo txikizioan bizirik aurkitu zituzten beste ehunka gaixo Vojnik ospitalera mugitu zituzten, Igor doktorearen pabiloira. Horrela ezagutu zuen Eduard...








