Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MARTIN APEZETXEA,Ruth" Eltzekoari bueltaka" 7k  GARAren aldizkaria zenb: 22-23 or.Eltzekoarl bueltaka Aspaldidanik aditzen zituen Señora eta semea elkarri irainka, eta ia egunero. Señoraren urtebetetzeaz, gero, ordea, errietan zirela aditu bezain pronto, gelako ate ondora hurbiltzeko agindua zuen neskameak. Señorak berak emana. Ordura arte, ama-semeen sesioak beste geiaren batean harrapatzen bazuen ere, sukaldera bueltatzen zen Karmentxu, atea itxi eta irratia pizten zuen.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Nora?" 7k GARAren aldizkaria zenb: 765, 28-29 or. Gorroto ditut honelako uneak. Benetan. Zalantzak ez dit bizitzen uzten. Egia esan, sobera urte ditut horrelakoetarako; baina gogaikarria da, benetan. Ba ote dago ez jakitea baino gauza mingarriagorik? Umea nintzenean gurasoek hartzen zituzten erabaki guztiak. Ez nuen inoiz aukeratu beharrik izan eta, zer esango dut bada, inoiz ez zait burutik pasta ere egin erabakiren bat edo beste ezegokia izan zenik.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

BAZTARRIKA OTEGI, Unai " Bizitzaren usainak" 7k GARA ren aldizkaria zenb: 764, 24-25 or. Itxarongelako leihotik begira dago. Laino da kanpoan. Gelako argi zuriak kontraste egiten du kanpoko iluntasunarekin. Garhitzaileren batek gelako bazter batean utzitako ontziari lixiba usaina dario, eta giroa narrasten du. Korridoreetako argiak itzalita daude; alta, itxarongelari bizkar ematen kafe makinak bakarrik hausten du iluntze urduria. Erretzeari uzteko gonbita egiten dute horman han-hemenka itsatsitako kartelek.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ANDREU EIZAGIRRE, Alaitz" Zazpiak" 7k GARAren aldizkaria zenb: 762, 22-23 or.ZAZPIAK Jainkoa izan nahi dut. Edonon egon, eta munduaren suntsiketa plazerez ikusi, bizi edo eragin. Goitik, guztiaren gainetik, begiak zabal. Ahoa ireki eta guztia irentsi ; inurri ñimiñoenetik hasi eta dorre altueneraino iritsita, guztia barrura, Neu naizelako Gizakia.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

AYERZA SANCHEZ, Ibai" Begien espaloiko putzua" 7k GARAren aldizkaria zenb: 758 , 24-24 or.Seheriano deritzon gizaseme batek berrogeita hama sei urte daramatza soinean, berak bulego deritzon postutxoan. Bulegoa gainerako ONCE postuen antzekoa litzateke Seberianok aurkitu bezainbeste kolorez margotu izan ez balu. Horretaz gain, eskobari lotuta dagoen ikurrin handi bat atxiki berri dio sabaiari. Berak betidanik miretsi izan ditu antzinako batailetan bandera zeramaten soldaduak, hainbat aldiz irudikatu ditu soldaduok banderaz etsaia astintzen.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MOÑUS TXINTXURRETA, Ana" Hitzen ohiartzuna" 7k GARAren aldizkaria Zenb: 756, 20-21 or.Eguna haste da eta begiak ireki ez ditudan arren, berehala ohartu naiz alboan inor ez dudala. Konturatu gabe alde egin didan beste gorputz bat; goizaldeak izututa bizi den beste printze urdin bat esnatzen naizenetan patetikoki faltan sumatzen dudana. Baliteke gizon-otso bihurtzearen beldurrez hanka egin izana, agurtze musu deseroso bat aurreztearren edo norbait etxean zain izango zuelako Batek jakin.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago