Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2788
VALOIS NUÑEZ,Carmen " Gune terapeutikoak" 7K ALDIZKARIA Zenb: 759, 28-29 or.Liburu aurkezpenak gogoko ditut. Aukera ederra izaten da Idazlearen eta irakurlearen arteko elkarrekintza zuzenean ikustea, edo hala iruditzen zait behintzat, Herrlan, oro har, ez dut horrelakoetara joatek aukerarik izaten, eta ordutegiak direla medio, ezta herritik. kanpo ere. Horregatik, aurkezpenaren iragarkia ikusi nuenean, zera pentsatu nuen, plan ezin hobea zela ostiral arratsalde baterako -- are hobea azken bolada honetako klimatologia kontuan hartuta
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Baztarrika Otegi, Unai
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2807
BAZTARRIUKA OTEGI, Unai"Marrak" 7K ALDIZKARIA Zenb: 811 , 20-21 or.Axota eskuan zutela aurkitu zuten poliziek. Lurrean zetzan, koadrozko pijama bat soinean, idaz-mahaiaren azpian gordean bezala. Ez zegoen bortxa arrastorik inon. Agortutako boligrafoak zientoka agertu ziren. Paperezko orriz betea zegoen gela. Ez zuten, ordea, idatzitako testurik aurkitu, guztiak marraturik baitzeuden; marratutako borobilak eta marratutako kaiolak. Ez zegoen heriotzaren arrazoia azaltzen zuen ezer. Kafe orduan, miaketa burutu zuten poliziek elkarri aitortu zioten inoiz ikusi zuten krimen eszenarik erogarriena zela.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Begiristain Aizpurua, Joxe
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2648
BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Motz" 7k aldizkaria zenb.812, 26-27 or.Motz Jo eta bertan garbituko duela erabakita esnatu da izerdi patsetan. Kostatu zaio bere onera etortzea, nola arraio den posible, garai hartako kontuak ibili izana buruan jira-bira ametsetan. Nahita ere idazten asmatuko ez lukeen detaile txikienez bizi izan du amesgaiztoa. Gainera, oso denbora laburrean izan da guztia: komuneko buelta egin eta artean ordubete behinik lo segi zezakeela pentsatuz oheratu da, elizako kanpaiek goizeko zortziak jotzen zituzten bitartean, eta, zortziak eta laurden dira izututa ohetik jaiki denean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Begiristain Aizpurua, Joxe
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2598
BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Argentinatik" Tandil, 1883ko Gabonak Ez zekinat karta hau ailegatuko zainan, baina gure etxekoandrearen anaia omen dena dinagu bisitan etxean, gizon ona ematen din eta hark bultzatu nain eskribitzera. Berak lagundu zidan karta egiten, baina badakin, ni oso abila ez naizelako, labur arituko naun, esan beharrekoa omen dun eta inporta duena. Hala zion Julianok. Gu ondo gauden. Pare bat hilabete izango ditun Bordelen Patagonia izeneko barkutzarrean sartu eta nik zer zekinat ba zenbat denbora itsasoan ibili, eta Argentinara ailegatu ginela.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Begiristain Aizpurua, Joxe
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2604
BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Zapata estuak" Inoiz baino gehiago eta sakonago egin dut lo. Gainera, gaurko hitzaldia, prestatuta bakarrik ez, buruz ikasia ere badut hitzez hitz. Behin hizketan hasi orduko, bat-batean nahi adina aldaketa egiteko ausardia ere izan dezaket. Gaia niri, berez sortua balitzait bezala bizi dut. Joan zen hilabetean Londresen erositako zapata berriak jantziko ditut gaur. Dotore janztea tokatzen denerako erosiak. Gaur da, beraz, horiek estreinatzeko aukerarik aproposena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Bergaretxe Muguruza, Gorka
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2772
BERGARETXE MUGURUZA, Gorka "Kalkidan" K7 Aldizkaria . Zenb: 809, 26-27 orKALKIDAN Etiopiako iparraldean, Eritreako mugatik hurbil dagoen Adygat hiria bisitatzen bazabiltza, beste edozein turistak egingo lukeen bezala, erdialdeko merkatua ikustera joango zara. Bertan, iskin batean, zutik oihuka ari den gizon batek atentzioa deituko dizu ziurrenik. Hagin gutxi dituen gizona, argala etiopiar gehienak bezala, ziurrenik zu baino altuagoa, ile kizkur luze narras baten jabe eta gorrotoz beteriko begirada duena.