Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
GUNE TERAPEUTIKOAK 
   
Irudia: Kristina Fernandez    
     

Liburu aurkezpenak gogoko ditut. Aukera ederra izaten da Idazlearen eta irakurlearen arteko elkarrekintza zuzenean ikustea, edo hala iruditzen zait behintzat, Herrlan, oro har, ez dut horrelakoetara joatek aukerarik izaten, eta ordutegiak direla medio, ezta herritik. kanpo ere. Horregatik, aurkezpenaren iragarkia ikusi nuenean, zera pentsatu nuen, plan ezin hobea zela ostiral arratsalde baterako -- are hobea azken bolada honetako klimatologia kontuan hartuta --. Beraz, iragarritako orduan Liburu-dendara hurbildu, eroso kokatu eta zentzumenak adi-adi nituen, honelakoetan ia besterik ez da egin behar, irakurle anonimoa izateak abantailak ditu-eta.

Aretoan, lerroan jarritako aulki hutsak betetzen hasi dira pixkanaka. Aurrean, mahai txiki bat dago -- loreonrzi txiki batekin -- eta bi aulki. Ezker-eskuin liburuak, aurrean eta atzean. Giro atsegina sortzen da Iiburu-dendetan, hilz iradokitzaileak hitza gustuko dituen edonorentzat. Bertan, erritmo pausatua izaten dela esango nuke, estatikoa eta aldi berean estetikoa den mugimendurik gabeko eIementuen gunea. Eta hala ere, bizi-bizia. Apaletan kokatutako liburuak hainbat altueratan daude jarriak, batzuk bestetzuk baino eskuragarriago. Badirudi horien azalak deika ari direla angelu guztietatik -- propio duten doinurik gabeko lengoaian-- , eskutan hartzera gonbidatuz.

Libururen bat hartuz gero, harrapatua gera gaitezke bertan–armiarmarren jokabidearekin konparatu dut, hura ere geldi-geldi egoten baita presa hurbildu artean- Hori gertatzen bada, hor izango du hasiera idazlerengandik irakur-learenganako istorioak, hitzak harreman horren bitartekari direlarik. Gerta daiteke, momentu horretatik aurrera, estatikoa zen erlazioa dinamikoa bilakatzea, hitzek sorrarazten duten interakzio hori dela medio, gehienetan norabide bakarrekoa izan arren. Honegatik, liburuaren egilea aurkezpenean egotea luxua izaten da; bai, nolabait presentzia horrek ahalbidetzen duelako hartu-emana denbora errealean eta bi norabideetan egitea.

Halako batean eseri din ba, biak: egilea eta elkarrizketatzailea, emakumea eta gizona. Agurtu gaituzte, hor izategatik eskerrak emanez -nahiz eta eskerrak guk eman behar eskaintza egiteagatik-. Ekin diote elkarrizketari. Gauza askoren inguman galdetu dio gizonak, kontakizunaren egituraz, liburuaren generoaz, esaldien arkitekturaz, hitzen erabilera opraroz eta landuaz, hiztegiaren erabileraz... Dena jakin beharrekoa, ikuspuntu formalari begiratuta hehintzat, eta niretzat, hala ere, lnteresgarriena edukiari lotutakoa izan da.

lzan ere, kontakizun intimoa iruditu zait idazlearena, biluzia; galeren inguruko harilkatze bat: bizipenek eragindako desegite eta berreraikitze prozesu baten bi aldeak jorratzen dituena, eta agian, kasu honetan gutxienekoa errealitateaz edo fikzioaz ari den jakitea da, hain da lausoa bien arteko muga; azken finean, benetakotasuna eta espresioaren indarra izan daitezke irakurleentzat garrantzitsuenak. Idazlearentzat, seguruenik, hori jakitea baliotsua ere bada, bere intimitatearen agerpen publikoa egiten duenean, eskuzabaltasunez ari baita jokatzen, ia itsu-itsuan, jakin gabe beste aldean zer erantzun mota topatuko duen. Eta hala ere, partekatzera doa kontakizunak berak bizipen unibertsalak eta komunak dituelakoan.

Hain zuzen, unibertsalak direlako, besteontzat ulergarri, bizigarri eta sendagarri izan daitezke. Funtsean, idazteak bere baitan terapeutikoa izatearen dohaina ere badu eta baita pedagogikoa izatearena ere. Dudarik gabe, sentitzen edo sufritzen duguna hitzetan jartzeak osatzeko bidean jartzen gaitu, berriro berreraikitzeko prozesuan; horregatik sozializalu egin behar ditugu esperientzia horiek besteentzat lagungarri direlakoan.

Eta zer behar da horrelako prozesua gauzatzeko?

Lehenik eta behin, norberak bere burua ondo ezagutu behar du, horrek lagunduko baitio bere pasioak, emozioak eta beldurrak ezagutzen eta gobernatzen Autoestimua ere beharrezkoa izango du, horrek emango baitio bere bizitza proiektuari ekiteko nahia eta kemena. Horrelakoetan, are gehiago emakumeon kasuan, elementu horiek erabateko garrantzia dute burujabetza -gaur egun darabilgun empowerment kontzeptua- gauzatzeko ahalmena. Eta batez ere, erabateko konbentzimendua izan behar du bere buruaren ardura beste baten eskuetan ez uzteko, eta bere bizitzaren protagonista osoa bilakatzeko.

Horregatik, idazlearen jario indartsuak gora egiten duen bitartean, nire burua osasunaren definizio biopsikosozialarekin ari da bueltaka: zenbat gaixotasun ekidin egingo genuke burujabetza prozesuak hultzatuko bagenitu?

Eta orduan, liburu-dendak gune terapeutikoak bailiran imajinatu ditut, liburu-terapia praktikatzen, bertan harremanak sendotzen dituen jendartea dagoelarik, hitz eta pentsamenduen arteko koherentzia bilatzen duen jendea, gizarte osasuntsuago baten alde lan egiten duena, beste kohesio eredu bat eraiki nahian.

Zuk, irakurle, imaginatzen al dituzu?

Oharra: Hausnarketa honen abiapuntua Miren Agur Meaberen “Kristalezko begi bat" izan da,

NOR DA

Carmen Valois

Gizalegezkoa da oroitzea. Kontatzea,

norberaren  aukera.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago