• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
jon1a.gif  
7. ERROTARIAREN EGUTEGIA


Zeanuriko errotek oro har, eta kasu honetan Olabarrikoak, urte osoan egiten zuten lan, baina bereziki “Domusantuetatik martira egiten zan”, hau da, azarotik martxora bitartean, alde batetik, ur gehien izaten zen garaia zelako, eta bestetik, nekazariek eskaera handiena izaten zuten sasoia zelako. Kontuan izan behar da irailaren amaierarantz artoaren uzta biltzen zela, eta aldi berean orduan hasten zen txerriak eta txahalak loditzeko sasoia ere.

Udaberrian eta udan lan gutxiago izaten zen, baina Simona Intxaurbek gogoratzen duenez, “hemen ez zan egoten ordurik, eta udan be gau eta egun egon behar izaten ginan ura jagoten, batzuetan eskas egoten zan eta”. Eskasiak, uraren zain egotera behartzen zuen errotaria.

Errotak mantenimendu lanak ere eskatzen zituen, horrela urtean baten txoriei gainbegiratua egiten zitzaien eta, beharrezko ikusten bazen, aldatu egiten ziren; horrez gainera, kaltzea eta andapara urtean behin garbitu egiten ziren. Olabarrin, San Juan inguruan egiten zuten lan hori, eta Ferminek dioenez, “behar hori egitera sei edo zazpi baserritar etorten ziran aitari lagunduten, kaltzean eta andaparean lur, horri eta sasi asko pilatzen zan eta”. Gaur egun ere kaltzea eta andapara urtean behin garbitzen dituzte, baina hormak eta lurra berriztatuta eta zementoaz hartuta daudenez, goiz batean familiakoen artean erraz garbitzen dute.

Urtean behin errotaren mekanismoak ere askatu, garbitu eta, beharrezkoa denean, egurrari eraso egiten dien sitsaren eta termiten aurkako tratamendua ematen dio Ferminek.
botoia1

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago