Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif
8. OLABARRIKO ERROTA
ZAHARBERRITUA GAUR EGUN
 
Olabarriko errotaren historia aztertzerakoan aipatu denez, 1995ean, bere aita Beningno Pujana bizi zela, errota egoera larrian zegoela ikusiz, Fermin semeak zaharberritze lanei heldu zien, 2001. urtean berrinauguratua izan arte.
 
Gaur egungo Olabarriko errotaren egitura neurri handi batean lehenagoko berbera da, baina erabat berriztatua. Errota honako atal hauek osatzen dute:

Sotoa edo errotapea: Burdinazko hiru gurpil dauden gunea da. Harrizko maila batzuen bidez iritsi daiteke bertara; lehenago sarbide hau ez zen existitzen eta 1996ko proiektuko lanetan eraiki zen. Gune hau foku batzuen bitartez era egokian argiztatuta dago, bisitariek errotapearen atal ezberdinak argi eta garbi ikus ditzaten.

Beheko solairua: Errotarriak dauden tokia. Gela hau 1996ko proiektuko lanekin erabat berriztatua izan zen. Errotarriak eurek era egokian jartzeaz gain, lurzoruan harlauza jarri zen, hormak pikatu eta margotu egin ziren eta argiztatze sistema berria jarri zen. Gela honetara estalita dagoen atari batetik sartzen da; sarrera hau 1999ko proiektuarekin egin zen eta lehenagotik zegoen terraza bat botatzea suposatu zuen.

jon44.gif
Solairu berean, errotarriak dauden gela zeharkatuz, gaur egungo lanak egiteko beharrezkoak diren erremintak gordetzen dituen gela batera igarotzen da; hemen leiho handi baten bitartez, olaren andaparatik beherantz datorren urjauzia ikus daiteke. Hemendik beste aterpedun atari zabal batera irteten da eta toki honetaik kanpora edo olaren aldera pasa daiteke. Atari hau ere 1999ko proiektuan izan zen berriztatua.

Errotara bisitariek etortzen direnean atari honetatik hasten dute bisita, nahiz eta benetako ataria lehenengo aipatutakoa izan.

Solairu honetan Pujanatarrak bizitzen diren etxearen gela batzuk ere kokatzen dira.

Lehenengo solairua: Errotaren gainean eta andepararen aurrez aurre museo funtzioa betetzen duen gela bat dago. Gehienbat errotariak egunero burutzen zituen lan ezberdinetan erabiltzen zituen erremintak erakusten dira hemen: harriak pikatzeko mailuak, garia garbitzeko makina, pisuak eta balantzak, arotz-lanetarako erremintak eta abar.

Gelaren erdian errota eta burdinola errepresentatzen dituen maketa bat dago. Maketa honetan errotaren eta olaren funtzionamendua ikus daitezke, tamaina txikian Olabarriko sistema hidraulikoa xehetasun guztiekin azaltzen baita.

Gela honen aurrean andapara dago, eta bisitaria bere inguruan lasaitasunez ibili daiteke, perimetroa burdinazko hesi batez babestuta baitago.

Hiru atal hauezaz gain, aipagarria da lehenago burdinolak okupatzen zuen gunea. Gaur egun, burdinolaren hormak bakarrik geratzen dira, eta 2001etik Fermin Pujana horma horiek egokitzen eta berriztatzen ari da.
 
 
botoia1

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago