9. ABESTIA
Errotagintzak, eta kasu honetan Olabarriko errotak, eta bertan azken ehun eta hamar urteetan bizi den Pujana familiak, Zeanuriko folklorean bere arrastoa utzi dute, eta horren adierazle herrian ezagutzen den abesti hau da:
Errotabarriko Erromaldo
Harria pikatzen ei dago
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
Isidro Olabarriko be bai.
Errotabarriko errotan
Asto-mando bi ei dagoz kortan
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
Eta beste bi be bai zorrotan
Harria pikatzen ei dago
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
Isidro Olabarriko be bai.
Errotabarriko errotan
Asto-mando bi ei dagoz kortan
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
Eta beste bi be bai zorrotan
Abesti honetan Errotabarri eta Olabarriko errotak eta beraien jabeak aipatzen dira. Olabarriko kasuan Isidro azaltzen da.