• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
jon1a.gif    
1.4.  Asterriko erreka:

Urrekoatxa mendiaren hegoaldean kokatzen den harana zeharkatzen du. Arratia ibaiarekin Areatza-Villaron bat egiteko. Erreka honen inguruan honako lau errotak daude:
   
jon24.gif
    jon25.gif
Ibarreko errota: Asterriko kofradian kokatua. Gerra aurrean, errota izateaz gain, dinamo batez baliatuz inguruko etxeentzat argindarra ere ekoizten zuen. 1960rantz lan egiteari utzi zion. Azken errotaria Lorentzo Iturbe Lontzo Errota izan zen.
 
Landaburuko errota: Asterriko kofradian kokatua. 1920an lan egiteari utzi zion. Gaur egun guztiz hondatuta dago, eta horma batzuk bakarrik geratzen dira zutik.

Bere azken errotaria Joakin Ibarretxe izan zen.

Akauriko errota: Asterriko kofradian kokatua, bere jabea zen Akauriko dorretxearen ondoan. Bi harrirekin egiten zuen lan: bata, garia ehotzeko, eta bestea, artoa ehotzeko.

1970rantz lan egiteari utzi zion. Gaur egun errotarriak bertan ikus daitezke, baina hondatuta dago. Azken errotaria Felix Egiluz izan zen.
    jon27.gif
 
Uribiarteko errota: Asterriko kofradian kokatua. Errota etxebizitzari atxikituta dagoen eraikuntza txiki batean zegoen, eta harri bi zituen. Azken errotaria Kastor Belakortu izan zen, eta 1960an hil zenean, bere alaba Carmenek jarraitu zuen ehotzen, 1967. urtera arte.

Hauez guztiaz gain, beste errotaren bat izan dela adierazten duten toponimo batzuk ere ezagutzen dira. Horrela, Uribeko errekaren inguruan, Intxaurbeko errota eta Atxitiko errotaren artean, Errotatxiki eta Errotalde toponimoak daude. Errotatxikitik Intxaurbeko errotaren kaltzea abiatzen omen zen. Errotalden ere kaltze baten arrastoak nabaritzen dira, eta kaltze horrek Atxitiko errotaren inguruan du abiapuntua.

Arratia ibaiaren inguruan, Olabarriko errotatik hurbil, errota egon zitekeela adierazten duten beste bi toponimo azaltzen dira: Boluntzibi eta Ugerka.
 
botoia1

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago