• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
jon1a.gif    
     
1. ZEANURIKO ERROTEN BIOGRAFIA LABURRA
Jarraian, aurrerago aipatu diren hemezortzi errotei buruzko biografia laburra azalduko da, ondoren Olabarriko errotaren azterketa sakonagoan murgiltzeko.

1.1.  Arratia errekaren inguruko errotak:

Arratia, erreka nagusia da eta sarritan horrela deitzen diote herritarrek, erreka nausie. Gorbeia mendiaren iparraldeko magalean jaiotzen da eta hegoaldetik iparrekialderantz zeharkatzen du izena ematen dion harana, Arratia harana. Ibai honen inguruan ezarri dira Zeanuriko errota garrantzitsuenak, hiru harri dituztenak, baita burdinolak ere. Honako hauek dira ibai honen inguruko sei errotak:
    jon14.gif
Lanbreabeko errota: Ipiñaburuko kofradian kokatua. Jatorriz, burdinola izan zen. Gaur egun bi harri baditu ere, lehenago hiru harrirekin egin zuen lan. 1920an, orduko jabeak, Joanes Egiluzek, generadore elektrikoa egokitu zion eta orduan utzi zion hirugarren harriak ehotzeari. Lanbreabek etxerako zein errentadoreak ziren beste hiru etxeetarako ekoiztu zuen argia, Mendizabaleko zentral elektrikoa martxan jarri zen arte, 1952. urtearen ingurura arte hain zuzen ere. Beraz, generadorea jarri zenetik harri birekin egin zuen lan errotak, batean garia ehotzen zen, eta bestean artoa. Patxi Egiluzek dioenez, “garia eihoten 1960rarte jarraitu genduan, ordutik aurrera harri hori geldirik geratu zan, eta artoa eihoten eban errotarriagaz bakarrik egiten genduan behar, 1975. urtera arte gitxigorabehera, orduan errota guztiz geratu zan”.
 
 
    jon15.gif
    jon16.gif
Gaur egun errota dagoen eraikuntza zaharberrituta, eta etxebizitza moduan egokituta dago, baina errotarriak eta errotaren tresneria baldintza egokietan mantentzen dira; bestalde, errotapeko mekanismoa desmuntatuta dago. Bertan bizi den Maria Luisa Egiluzek dioenez, “aurreratzean errotaren instalazinoak egokitzeko, eta etxerako argia ekoizteko prest jartzeko gogoa daukagu”.

Azken errotaria Julian Egiluz izan zen.

Ibargutxiko errota: Ipiñaburuko kofradian kokatua. XIX. mendean burdinola izan zen. Gaur egun, harri bi baditu ere, hiru harrirekin egin zuen lan. Hirugarren harri hori garagarra eta pentsuak ehotzeko erabiltzen zen, eta Ibargutxiko etxea eta beste harri biak dauden errotaren azpiko aldean kokatzen zen, bi errotarri hauek mugiarazten zituen ura aprobetxatzeko. Hirugarren harri horrek 1950erantz utzi zion lan egiteari.

1945ean errotaren azpiko aldean turbina eta generadore bat jarriz argindarra ekoizten hasi ziren Ibargutxin, eta 1978ra arte gutxi gorabehera Altzua, Ipiñaburu eta Undurragako baserri batzuetara saltzen zuten elektrizitatea.

Ibargutxiko errotaren instalazioak —kaltzea, andapara, errota, errotapea— guztiz zaharberrituta daude, eta oraindik, noizean behin etxerako garia edo artoa ehotzen dute jabeek; horrez gainera, generadorearen bitartez etxerako argindarra ere ekoizten dute.
 
 
    jon17.gif
 
Azpimarragarriak dira, errotapean dauden bi ardatzak; biak jatorrizkoak dira, haritzezkoak, eta Bitoriano Larrazabalek dioenez, “ehun urtetik gora daukie”.

Azken errotaria Gabriel Larrazabal izan zen. Gaur egun Bitoriano, Satur eta Mª Jesus, bere seme-alabak dira jabeak eta errota zaharberritzeaz eta ingurua txukun-txukun mantentzeaz arduratzen direnak.

Alkibergo errota: Altzuako kofradian kokatua. Hiru harri zituen. Uriolen ondorioz 1908ko ekainaren 9an bertan behera utzi behar izan zuten. Gaur egun ez da existitzen, Undurragako urtegiko uren azpian baitago. Azken errotaria Antolin Beobide izan zen.
 
    jon18.gif
Errotabarriko errota: Otsemendiko kofradian kokatua. 1785ean eraikia izan zen eta Zeanuriko errotarik berriena da. Lehenago, errota ibaiaren beste aldean egon zen. Hiru harri ditu eta errotaren mekanismoa baldintza egokietan kontserbatuta dago, nahi izanez gero errota lanean jartzeko moduan.

Presa eta antepara konporta baten bidez daude komunikatuta, eta ez kaltze baten bitartez. Zeanuriko gainontzeko errotetatik ezberdinduz, kaltze bat errotapetik ateratzen da, urak errekara bideratzeko.

1975eko apirilean utzi zion lan egiteari eta azken errotaria Andres Aldekoa Ane izan zen.

Altzibergo errota: Otsemendiko kofradian kokatua. Jatorriz, burdinola izan zen eta 1868ra arte egin zuen lan. Gero, errota izateko birmoldatua izan zen eta lau harri eduki zituen. Altzibergo dorretxearen jabetza izan zen.

1965ean presa apurtu egin zitzaion eta lan egiteari utzi egin zion. Azken errotaria Jesus Agirrezabala izan zen.

Altzibergo errotaren presa errotatik ehun eta berrogeita hamar metrora inguru dago, eta gaur egun apurtuta aurkitzen da, baina toki hau Ponporte izenaz ezagutzen dute zeaniztarrek; izen hori presa eta kaltzea lotzen zituen konporta edo poponporteari dagokio.

Olabarriko errota: Ibarguen kofradian kokatua. Jatorriz burdinola izan zen, eta XIX. mendearen bigarren zatian, eraldatu egin zuten errota bihurtzeko. Hiru harri ditu eta gehien bat arrazoi sentimentalengatik bada ere, betiko bezeroen eskariari erantzuteko lanean darraien Zeanuriko errota bakarra da. Azken errotari profesionala Benigno Pujana izan zen.
botoia1

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago