IZAN ZORIONTSU, AINARA!
ETA HEMEN NAGO, AITA!
2009-03-19
Ainara Maia
Bederatziak laurden gutxi dira beti
Moraviako lurraldean
bederatziak laurden gutxi dira Moraviako plazan
eta ez dakit zer den zoriontsu izatea
(beharbada zoriontsu naiz, baina ez dakit)
baina hemen nago
begirada tristeaz irribarre xume batekin aurpegian.
Goizeko bederatziak laurden gutxi
arratseko bederatziak laurden gutxi
bederatziak laurden gutxi beti ere
ez dago ez ilargi ez eguzkirik
ez argirik ez ilunik
gau eta egun bederatziak noiz iritsiko
gau edo egun zoriona noiz etorriko...
...baina jada zorioneko naiz ni
irribarre egiteko gai naizelako
mundu zoro honetan bihotza triste dudalarik.
ZER OTE DA ZORIONA? ETA ZORITXARRA? HEGAN DOAN ZORIA, PENTSATU GABEKO SENTIMENDUAK AIREAN
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: MyBlog
- Bisitak: 28597