Otsailaren 21 ean, 12:15etan hasita 13:30ar arte, editoreak izango dira Idazle Eskolan: Iñasio Mujika Iraola Alberdaniakoa, Antxine Mendizabal Elkarrekoa eta Luis Haranburu Altuna Hiria argitaletxekoa.
Editoreek argitalpen prozesuaren berri emango dute: Bere argitaletxeko sailak, originalen neurriak, originalak jasotzeko prozedurak, baldintzak...
Saio honetara Idazle Eskolan ikasle zaretenak eta graduatutakoak zaudete gonbidatuak.