BAKEAN ETA GERLAN. Historia narrazioetan Nobela historikoa delakoak gorakada bat ezagutu du azken urteetan. Fenomeno horrekin gurutzatu da historiaren alderdi narratiboei buruzko hausnarketa ere. Euskal literaturan narrazioak eta historiak duten presentziaz hausnartzeko bideratu dira aurtengo saioak. Batetik, idazleek beren obrari buruz hitz egingo dute eta beste batetik euskal nobelagintza historikoaren aitzindari izan zen Yon Etxaide ekarriko du gogora Jerardo Elortzak.