IDAZLE ESKOLAKO IKASLEEN LANAK MUGALARIN
Otsailaren 9an hasi eta udara bitartean, Gara egunkariak larunbatetan literaturari eskaintzen dion MUGALARI gehigarrian, Idazle Eskolako ikasleen lanak argitaratuko dira Luma berrien eleak sailean, hamabostean behin.
Lanekin batera azalduko diren marrazkiak Cristina Fernandez marrazkigileak egingo ditu, aurreko urteetan bezala, eta orain arte sail horretan argitaratutako bere marrazki guztiak gure web orriko “irudiak” atalean daude ikusgai.