• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
   
pdf    

Sinopsia

Munstro bat edukiontzian, Maribel Aiertza Rementeria, Mikel Santos Martinez (IL.): Gorka harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hotsekin. Zaborra eramatera joaten den bakoitzean izugarri beldurtzen da. Baina, azkenean, edukiontziaren munstroa ezagutu behar duela bururatzen zaio beldurra gainditzeko. Misterioa argitzeko ausardia handia eta irudimena beharko ditu Gorkak.

Maribel Aiertza Rementeria (Etxebarria,1962) Berriatun bizi da. Lertxundi, euskaradun arte unibertsala saiakera-liburua idatzi eta argitaratu zuen Mikel Lertxundi eskultorearekin elkarlanean. Liburu horrekin argitalpen hoberenaren 1989 Euskadi saria eskuratu zuten. Berriatuko Urepel herri aldizkaria sortu eta koordinatu zuen (2001-2008). Kolaboratzaile dihardu ikas-liburugintzan, Giltza argitaletxean. Idazle Eskolako ikasle izandakoak Luma Berrien Eleak aldizkarian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian zenbait narrazio argitaratu ondoren, Tigreak hondartzan eleberria kaleratu zuen (Elkar, 2010). Ondoren, Mara eta izar-saltzailea, haur eta gazte literaturako bere lehen liburua (Ibaizabal, 2012). Orain, Munstro bat edukiontzian, aurkeztu berri du, bigarrena haur irakurleen jakin-min eta gozamenerako (Elkar, 2014).

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago