Jerardo Elortza | |
Bergarako Idazle Eskolak urriaren 25ean zabalduko ditu bere ateak. Larunbat honetan Bergaran egingo dute ibilaldi literarioa, Jerardo Elortzak gidatuta. Bertako hainbat etxe ikusiz herria bisitatu eta Bergaran sortu edo bizi izandako hainbat idazleen testuak ( Monzon, Antero Apaolaza, Elizalde, Justo Garate....) irakurriko dituzte ibilaldian zehar. Gradu ondokoa modu presentzialean edo erdi presentzialean egin daiteke, eta gainera, hainbat idazlek eskaintzen dituzten moduluetara ere matrikula daiteke ( hiru astetik zortzi aste bitartekoetara ) .