• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14

 

idoia

Gizakiak egoera natural batean sentimenduak kanporatu eta estutasunak neutralizatu behar ditu, baina are gehiago despertsonalizazio eta erbesteratze egoera tragiko batean murgilduta dagoenean. Fenomeno dramatikoari lotutako ekintzak une existentzialaren tentsioarekin edo klimaxarekin zuzenean lotuta daude. Euskaldunentzat, erbesteratzea muturreko estutasun bizipen bat izan zen eta fenomeno dramatikoari lotutako adierazpenak erabat indartu zituen.

1936ko euskal erbestealdiko antzerkia izenburupean HamaikaBide Elkarteak oraintsu liburu elebidun bat kaleratu du, Euskal Herrian jaio, erbesteratuak izan eta antzerkigintzari lotuta bizi izan zirenak hizpide hartuta. Gerraren eta erbestearen eraginez sortutako eta sortzeari-uko egindako antzerki lan ezberdinei begira jarri, antzerkigintzan aritzearen arrazoi ugariak kontuan hartu eta ahazturan gordetzera zihoazen izen, emanaldi eta obra sortak berreskuratzea izan da ikerlanaren helburua.

Liburukia, hiru atal ezberdinetan banatu da, eta Gure Antzerki Idatzia 1936ko erbestealdian izendatutakoa, Idazle Eskolako ikasle den Idoia Gereñu Odriozolak landu du. Bertan, euskaraz idatzitako antzerkiaren eta 1936ko gudan erbesteratu behar izan zutenen berri ematen digu Idoiak, garaiko egoera politiko zein soziala antzerkiaren bizipenetatik behatuz. Antzerkia beti izan baita herri baten isla eta ispilu argia. Antzerkiak, unean uneko herriko gizartea eta bizimoldea nolakoak diren deskribatzeko joera baitu beti ere.

Euskarazko testuetan oinarritutako atalean, antzerkia idazteaz gain erbestea ezagutu izan zutenen zerrenda luzea irakur daiteke, bakoitzaren bizipenak eta antzerkiarekin izandako harremana agertuz. Bestetik, gure antzerkiaren historian, eta ikerlanaren ardatza den erbestearekin lotuta, esanguratsuak izan daitezkeen obra batzuen berri ematen da. Jarraian, itzulpengintzak orokorrean, zer esanik ez antzerkigintzan, izandako garrantzia eta bertan lanean jardun zutenak gogora arazten dira. Eta amaitzeko, azpiatal batean, erbestean ez, baina 36ko gerraren ondorioz gartzelan zirela antzerkia idazteko nahimena, indarra eta ahamena izan zutenak aipatu dira, erbesteratukin izan zitzaketen berdintasunak azpimarratuz.

Liburua, dokumentazio bilketan oinarritua dago batez ere, bilketa xume batean, egiteko asko baitago oraindik gaiaren inguruan. Halere, euskal antzerkiaren historiaren ikerketen zerrenda txikiari gehitu nahi zaion ikerlan honekin, bide berriak zabaldu nahi izan dira.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago