GURE BERRI
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: GURE BERRI
- Bisitak: 4053
Karmele Igartua Bengoa idazlea izan zen Beka hauetako irabazleetako bat, Bergarako Idazle Eskolako ikasle zelarik. IDAZLE ESKOLAri emandako bultzadaren eta berak idatzita utzitakoren oroigarri, bere izena eman diogu beka honi. Karmele Igartuak bezala, Idazle Eskolako ikasle guztiek bide oparoa jorratzeko ahaleginean.
Helburuak :
• Beka hauen helburua ez da lehia bultzatzea, baizik eta ikasleak lan luze eta sakonagoetara bideratzea. Ahalegin hori laguntzeko eta ikasleek beste beka batzuetarako atariko izan daitezkeen lanak aurkez daitezke.
• Ez da beka honetara aurkeztu ahal izango aldez aurretik saritutako lanik.
Aurkeztu beharreko lanaren ezaugarriak :
• Ikasleek gutxienez 20 orriko ( 25.000 karaktereko) lan originala aurkeztu behar du, Lanak gehienez 50 orri izango ditu ( 67.000 karaktere)
• Poesia lana bada , gutxienez 400 lerro eta gehienez 600 izango ditu.
• Edozein gai eta edozein genero aukera daiteke., literaturazkoa, zein administrazio-dibulgaziozkoa.
• Lana ez da eskola-ariketez osatu ahal izango, eta ez eta tutoretzetara aurkeztutako lanez ere.
• Lanak gai edo bizkar-hezur nagusi bat izango du.
Epeak :
• Beranduenera 2014ko maiatzaren 3rako entregatuko du ikasleak bere lana, eguerdiko 12ak baino lehen Bergarako UNEDeko 3. solairuan edo posta zertifikatuz edo e-postaz helaraziz. Idatzizko kopia bat eta euskarri digitalean beste kopia bat ( eta diskete batean ere bai .
- • Beraz posta-zertifikatuz datozen gutunetan data-zigilua jartzeko eskatu behar da.
- • E-postaz bidaltzeko asmoa duenak ezin du erabili ohiko duen helbidea. Lagunen batena beharko du. Gaia :BEKA.
• Kasu guztietan EZIZEN batez sinatua , eta alboan, itxitako gutun-azal batean izen-abizenak emanez. Inon ez da agertu behar egilearen aztarnarik, itxita gutun-azalean ez ezik.
• EPAI-MAHAIAK , aurkeztutako lanen artean bi saridun izendatuko ditu, aurkezten diren lanen arabera lanak generotan banatuz
• Egoera ekonomikoa medio 20012-13an bezala ,2013-14rako ez dago dotazio ekonomikorik.
• Aurtengo deialdian parte hartzen duten ikasleek hurrengo bi ikasturteetako mintegi eta moduluetan matrikula ordaindu gabe parte hartu ahal izango dute.
• 2014ko ekainaren 7an, espreski horretarako antolatutako ekitaldian emango dira irabazleen izenak, 2013 eta 2014an Idazle Eskolako kideek irabazitako beste sari eta argitaratutako beste liburu batzuen aurkezpena egiteaz bat.
• Beka-irabazleek hala nahi badute EGAN aldizkarian argitaratzeko aukera izango dute edota baita euskarri digitalean www.idazten.com orrian.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: GURE BERRI
- Bisitak: 4431
Urriaren 14an amaituko da Hezkuntza Sailak Homologatutako Gradu-ondokoan izena emateko epea. Ikasturtea berriz, 19an hasiko da.
IDAZLE ESKOLAn euskal idazleak dira euskaraz idatzi nahi dutenen idazle-gaien irakasle. Urtez urte, molde askotako euskal idazleak aritu dira IDAZLE ESKOLAn. Denak aipatzea ezinezkoa denez , 2013-14an arituko direnetako batzuk aipatuko ditugu :,Edorta Jimenez, Pako Aristi, ,Tere Irastortza, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Joseba Lozano Itziar Gomez, Xabi Lopez.
Eskolak emate hutsaz haratago doa idazleen zeregina, besteak beste, jardun batetik bestera bidalitako ariketetan eta lanetan oinarritutako eskola-metodologiaz gain, ikasleek beraiek bigarren ikasturtea amaitu aurretik burutu behar duten lan pertsonaleko tutore ere bai baitira. . Modu honetan, ikasleek, une oro,”tutore” edo kalitatezko irakurle baten iritzia jasotzen dute.
Funtsean, urrian hasi eta ekainaren hasieran amaitzen diren eskoletan, larunbatero larunbatero, genero eta araubide ezberdinetako lanak idazten eta zuzentzen erakusten diete idazleek idazle-gaiei.
Graduondokoaren helburua, ikasleak euskaraz edozein testu-mota idazteko gaitzea da, dela idazketa literarioa, dela idazketa profesionala. Baita norbere testuak zuzentzen ikasi eta beste batzuei idazten erakustea ere. Horretarako ikasketak praktikoak izango dira. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta helburu duten idazketa-motara joko dute.
Bi ikasturtetan burutzen den 300 ordutako ikastaroaIkastorduak larunbatetan izango dira, goizeko 9:30etatik 13:40etara. Bergarako UNEDek eskaintzen dio IDAZLE ESKOLAri azpiegitura.
Hamaika urteotan hainbat idazle sortu da idazle Eskolan. Batzuk batzuk aipatzeagatik, Ione Gorostartzu, Yoseba Peña, Karmele Igartua, Ainara Maia, Ekhiñe Egiguren, J.L. Mugertza, Maribel Aiertza. Horietako askok aurrena bertako bekan irabazle izan ondoren ( orain Karmele Igartua Sorkuntza Beka izenduna ).
Sorkuntz-bekaz gain, urtero Luma berrien eleak aldizkaria argitaratzen dute eta beste hainbat aldizkaritan argitaratzen ( EGAN, ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ; ZAZPIKA ) . www.idazten.com orrian argitaratzen dira bertako lanak.
2013-14rako hainbat berrikuntza batzuk 2013-14an gradu-ondokoaz gain eskainiko dira moduluak ere, ikasle gazteagoentzat edota gradurik ez duten ikasleentzat ( Poesia idatzi, iritzi artikuluak idatzi, ipuina idatzi, antzerkia idatziz, ozenki irakurtzeko idatzi ).
GRADU-ONDOKO ERDI PRESENTZIALA
Beste berrikuntza bat izango da saio guztietara etorri ezin diren ikasleekin burutuko den lanketa. Lanketa horren arabera, hilean behin etorriko dira tutorearengana eta ariketa-koaderno bat burutu beharko dute ikasleek.
Harremanetarako : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., 639-456204
Informazio gehiago : www.idazten.com edo
http://ieskola.asmoz.org
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: GURE BERRI
- Bisitak: 5825
EUSKARA JATORRIAN.
Euskaraz idazten eta sortzen dugu euskal literatura, baina batzuetan,hain egin nahi dugu homologatua geure fikzio-mundua, non badirudien, geure hizkuntzari buruzko hausnarketa baztertu beharreko gertatzen dela.
Hori dela eta, aurtengo saioetan, hainbat generotan euskal kulturan mugril egin duten edota murgilarazi gaitzaketen egileak aurkeztu nahi ditugu IDAZLEAK IRAKURLE : Aurrena euskara eta euskal kulturan eta ahozkotasunaren baloreetan saiatu eta ikasi duten idazleak ditugu, gero, haur eta gazte literatura, poesia, edo nobelagintza landu badute ere.
Mintegi hauei Bergaran ez baizik eta Orexan emango diegu hasieran, Orixeren jaioterrian eta bertan, Paulo Iztuetarekin Orixeren bizileku eta sor-guneak aztertuko ditugu. Amaiera ere berezia izango da, Urbeltz dantzari eta antropologoarekin aurrena eta gero Aitor Furudarena konposatzaile eta soinujolearekin solastuko garenez.
Gainerako egunetan, ohiko metodologia erabiliko dugu. Aukeratutako liburuak irakurri ostean, ikasle-talde batek egilea aurkeztuko du eta gero hizlariaren solasaldia izango da.
DATA-TOKIA(11:45-13:30)UNED Bergara |
EGILEA | OBRA-GAIA | ARGITALPENA | OHARRAK |
ARAROAK 12 |
Paulo Iztueta | Orixez Orexan | Paulo Iztuetak proposatutako bilduma. Aurreko larunbatean, Bergaran bertan, emango da aurreneko saioa | |
ABENDUAK 10 | Patxiku Perurena |
Dakiguna ikasten. Alberdania,2007 |
Euskal sorgindutako numeroak KUTXA,1993)
liburua irakurtzea ere oso gomendagarria da |
|
URTARRILAK 21 | Julen Arriolabengoa |
Jaun Zuriaren askazia.Alberdania 2011 |
||
OTSAILAK 11 |
Patxi Zubizarreta |
Usoa, hegan etorri zen neska . Joan (Liburu-dvd) |
||
MARTXOAK 10 |
Fredi Paia |
"Euskara eta euskal kulturaren ikuspegi multidisziplinarra: Zuhaitzetik basora". | ||
APIRILAK 21 |
Xamar (Juan Carlos Etxegoien) | Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia,gure historiaren hizkuntza. Pamiela, 2006 | ||
MAIATZAK 12 |
Urbeltz, Juan Antonio |
Aitor FURUNDARENA Soinujole eta konposatzaile Musikarien ikuspegitik Egun honetan bi saio izango ditugu |
Euskal Herria eta Festa. Elkarlanean, 2004 | Danza Vasca. Aproximación a los símbolos. Etor-Ostoa |
EKAINAK 2 | Jon Sarasua | Ertzeko zatiak. Argia 2010 |
IDAZLEAK IRAKURLE : HELBURU OROKORRAK
Mintegi hauen helburuak hauek dira :
1.- Besteen liburuez pentsatuz idazten ikastea.
2.- Liburuei buruzko iritzi-trukaketa bultzatzea.
3.-Mintegietara gonbidatutako idazleek proposatutako gaiekiko burutapenak sortzea.
4.-Idazleek beraien irakurleen ezagutza egitea, eta ozenki egindako irakurketekin norbere adierazpideez hausnartu ahal izatea.
5.-Idazleek irakurtzen dituzten liburuez eta liburuak irakurtzeko moldeez hausnarketa-bideak proposatzea.
Horretarako,
Parte hartzaileek liburu guzti horiek irakurtzeko konpromisoa hartzen dute baina baita, gero, bereziki, taldekaturik, etorriko den gonbidatu baten liburuari eta lanari buruzko aurkezpen eta txosten bat egitekoa ere. Txosten horrek delako egile edota liburuak sortutako jakin-minaren berri emango du
Txosten hauek www.idazten.com web-gunean argitaratuko dira, egoki iritzi ezkero.- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: GURE BERRI
- Bisitak: 6668
Idazle Eskola
Genero bakoitzaren arauak, sormena eta idazketa lantzeko antolatu dira ondorengo moduloak. Ikuspegi praktikoa dute
MODULOA | DATAK | ORDUTEGIA | IRAKASLEA | SAIO KOPURUA | MATRIKULA | PREZIOA |
IRITZI ARTIKULUAK IDATZI (I eta II) | Urriaren 22tik,Abenduaren 12ra, astero (1) |
Larunbatetan (I) 12:3-13:30 |
Pako Aristi | Zazpi | Urriaren 11ra arte | 50€ Modulo bakoitza |
POESIA IDATZI | Urriaren 22tik, Abenduaren 12ra, astero (1) | Larunbatetan 12:30-13:30 | Tere Irastortza | Zazpi | Urriaren 11ra arte | 50€ |
IPUINAK IDATZI | 2012ko Urtarrilaren 14tik, martxoaren 24ra, astero (2) | Larunbatetan 10:20-11:40 | Edorta Jimenez | Zortzi | Abenduan | 50€ |
ANTZERKIA IDATZI | 2012ko apirilaren 21tik, maiatzaren 26ra (3) | Larunbatetan 12:20-11:40 | Xabi Lopez | Lau | Urtarrilean | 30€ |
OZENKI IRAKURTZEN | 2012ko apirilaren 28tik, maiatzaren 26ra | Larunbatetan | Itziar Gomez | Lau | Martxoan | 30€ |
_____________________________________
Idazle Eskola
Izena emateko bete ondorengo datuak eta bilali: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera
- Izen abizenak:......................................................................................
- Aukeratutako moduloa(k):..................................................................
- Helbide elektronikoa:..........................................................................
- Posta helbidea:....................................................................................
- N.A.N.:................................................................................................
- Tfno:....................................................................................................
Izena eman ondoren adieraziko da ordainketa nola egin.