GURE BERRI
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: GURE BERRI
- Bisitak: 17459
Karmele Igartua from sautrela on Vimeo.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: GURE BERRI
- Bisitak: 15155
IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIAK
HARIA: AMODIOAK ETA EZA
Amodioa , garaian-garaian aldatzen dena, norberak bere bizitzan pluralean jokatzen erakusten duen sentimetua, bizigai eta bizi-iturri ere izan daiteke. Eta ezak, edozein kausa duela oinarrian, batez ere amodiorik eza itzulingurukatzen du, islatzen du, saihesten du. Horregatik bata pluralean eta bestea jarri dugu singularrean, auzia hain sinple balitz bezala.
Eta horren inguruan hautatu ditugu zazpi irakurgai euskal testuetan, nahiz eta hainbat hitzaldi eta eskoletan ere gaia tratatuko dugun.
Aurtengo saioa aurkezpen berezi batekin hasi zen : Karmele Igartua Gogoan izenekoa. Publikoa eta iragarriai izan zena.
HELBURUAK
1.- Gonbidatutako idazleak bere obra nola idatzi duen jakinaraztea eta bere obra ezagutaraztea.
2.- Gonbidatutako idazleak, bere obra hau idaztean irakurri dituen edota idatzi ezin izan dituen beste liburuekin sortzen diren harremanez aritzea.
3.-Idazle baten obra jakin bati buruzko hausnarketa kolektiboa piztea IDAZLE ESKOLAko ikasleen artean , eta horrekin batera, irakurlearen pertzepzioaz hausnartzera bideratzea
4.- Urtero dagoeneko klasiko – eta beraz ezezagun xamar – bihurtu den idazleren baten irakurtzea bultzatzea. Txomin Agirre 2010-11 ikasturtean
SAIOA NOLA EGITURATZEN DEN
15 minutu inguru : IDAZLE ESKOLAko ikasleek egiten dute idazlearen aurkezpen saioa. Mintegi hauetarako, ikasle-aurkezleek aurkeztu behar den idazle gonbidatuaren obra irakurrita izango dute, eta helburua da lotzen gaituen gaia ardatz, zergatiei eta nolakotasunei erreparatzea.
75-90 minutu ingurukoa : IDAZLE GONBIDATUAREN saioa.
15-30 minutu ELKARRIZKETA entzuleek ere obra hori irakurrita izango dute, eta hitzaldiari buruz edo irakurritako liburuari buruzko iritzi trukaketa izango da.
EGUTEGIA
DATA | EGILEA | OBRA | AURREKO SAIOA |
2010-11-13
|
Karmele Igartua gogoan
|
Denbora Enararen hegaletan (Pamiela)
|
|
2010-12-11
|
Edorta Jimenez
|
Haragizko amoreak (Susa)
|
Hitzaldia:
LASA K. , RODRIGUEZ, E.
Diderot eta estetikaren iraultza
|
2011-1-22
|
Eider Rodriguez
|
Katu jendea (Elkar)
|
Hitzaspertua:
IDAZLE ESKOLAKO
Aldizkariaz eta proiektuez
|
2011-2-12
|
Jerardo Elortza
|
Txomin AGIRRE
Garoa eta kresala
|
Hitzaldia:
T.IRASTORTZA.
Amodioaren geografia euskal kantutegi tradizionalean
|
2011-3-12
|
Yurre Ugarte
|
Gasolindegia (Alberdania)
|
Hitzaldia:
T.IRASTORTZA.
Amodioak eta Biblia.Ruthen liburua eta kantariak ederrena
|
2911-4-9
|
Miren Agur Meabe
|
Bitsa eskuetan (Susa)
|
|
2011-5-14
|
R. Saizarbitoria
Zehazteke*
|
Hitzaldia:
LOZANO, Joseba
Nola idatzi best-seller bat
|
Ikasle guztiek irakurri behar dituzte zerrendan diren liburuak. Gero komeni da , egile bakoitzaren IKASLE TALDEAn , ahal dela, egilearen lan gehiago irakurtzea.
Idazleak Irakurle Mintegietan parte hartzen duten ikasle guztiak etorri ahal izango dira aurretik dauden hitzaldietara.
IKASLEEKIN LANTZEKO HELBURUA IZAN DAITEKE Ikasturte bukaerarako Amodioaz eta ezaz antologia.
MATRIKULAZIOA
Azaroaren 15etik Abenduaren 11 bitartean
Bete itzazu ondorengo datuak eta bidali: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Izen abizenak:.............................................................................................................
Posta helbidea:............................................................................................................
Helbide elektronikoa:.................................................................................................
Tfonoa:.........................................................................................................................
• Prezioa: 200 euro
• Ikasle ohiak 100 euro eta EIEko bazkideak 20 euro.
• 2008-09an 1. mailako ikasle zirela edota 200-10ean 2. mailako ikasle zirela IDAZLE ESKOLAkok bekan parte hartu zenutenok ez duzue ordaindu beharrik, baina bai goiko fitxa bete beharra.
Zure datuak jasotakoan esango dizugu ordainketa nola egin.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: GURE BERRI
- Bisitak: 13721
F. Ibargutxi
Lehengo larunbatean, Bergaran, hango Idazle Eskolako lagunak bildu ziren Karmele Igartua zena gogoratu eta omentzeko. 35 lagunek irakurri zituzten omenduaren lanak. Aretxabaletan jaioa, irakasle izan zen Igartua, berandu hasi zen olerkiak idazten, baina lortu zuen bi liburu plazaratzea: “Hitzak orbainetan” eta “Denbora enaren hegaletan”. Lehengo abuztuan hil zen, gaixoaldi luze baten ostean. Bazekien gaitz larri batek mendean hartua zeukala, baina jarraitu zuen olerkigintzan, eta datorren udaberrian liburu postumoa aterako dio Pamiela etxeak, “Itsaso kontra bat” izenburupean.
Argitaletxeko editoreak, Jose Angel Irigarayk, esan dit: «Utzi digun poemategi hori, heriotzaren atalasean izaki idatzitakoa, egoera ezinago larrian, bizitzaren aldeko kantu gogoangarria da, paregabeko heredentzia poetiko eta gizatiarra. Hainbat non, nire ustez, gai horretaz -eros &thanatos- inoiz euskaraz egin den poesia lanik eder, sakon eta erabatekoena baita; poesia ontzen ari zen unean hiltzen ari baitzen. Poemategi horretako azken ahapaldi batean dioen bezala: «Eta eternal egiten nau poema honek / nirekin batera izateko izanik, / esateke utzita, / nigan bakarrik bizi / eta biziko delako / beti.»
Bergarako Idazle Eskolako ikaslea izan zen Karmele Igartua eta hortik egin zuen Tere Irastortzaren ezaupidea. Gero adiskide egin ziren, eta Tere izan da haren azkenaldiko olerkien irakurle printzipala. Egin ahala, Karmelek Tereri pasatzen zizkion lanak. Tereren sentipenak ere jaso nahi nituen: «Bera izan zen azken garaiotako nire poesien irakurle nagusia ere. Kanpotik begiratuta, irudituko zaigu egoera tragiko batean idatzitako poemak direla horiek, baina barrutik begiratuta ez da hala. Poesia eta edertasunaren bila bizi zen Karmele, eta biziaren aldeko apustua egin zuen. Erakutsi zuen poesia ez dela artifizioa, baizik eta eraldaketa».