dvkarmele

F. Ibargutxi

Lehengo larunbatean, Bergaran, hango Idazle Eskolako lagunak bildu ziren Karmele Igartua zena gogoratu eta omentzeko. 35 lagunek irakurri zituzten omenduaren lanak. Aretxabaletan jaioa, irakasle izan zen Igartua, berandu hasi zen olerkiak idazten, baina lortu zuen bi liburu plazaratzea: “Hitzak orbainetan” eta “Denbora enaren hegaletan”. Lehengo abuztuan hil zen,  gaixoaldi luze baten ostean. Bazekien gaitz larri batek mendean hartua zeukala, baina jarraitu zuen olerkigintzan, eta datorren udaberrian liburu postumoa aterako dio Pamiela etxeak, “Itsaso kontra bat” izenburupean.

Argitaletxeko editoreak, Jose Angel Irigarayk, esan dit: «Utzi digun poemategi hori, heriotzaren atalasean izaki idatzitakoa, egoera ezinago larrian, bizitzaren aldeko kantu gogoangarria da, paregabeko heredentzia poetiko eta gizatiarra. Hainbat non, nire ustez, gai horretaz -eros &thanatos- inoiz euskaraz egin den poesia lanik eder, sakon eta erabatekoena baita; poesia ontzen ari zen unean hiltzen ari baitzen. Poemategi horretako azken ahapaldi batean dioen bezala: «Eta eternal egiten nau poema honek / nirekin batera izateko izanik, / esateke utzita, / nigan bakarrik bizi / eta biziko delako / beti.»

Bergarako Idazle Eskolako ikaslea izan zen Karmele Igartua eta hortik egin zuen Tere Irastortzaren ezaupidea. Gero adiskide egin ziren, eta Tere izan da haren azkenaldiko olerkien irakurle printzipala. Egin ahala, Karmelek Tereri pasatzen zizkion lanak. Tereren sentipenak ere jaso nahi nituen: «Bera izan zen azken garaiotako nire poesien irakurle nagusia ere. Kanpotik begiratuta, irudituko zaigu egoera tragiko batean idatzitako poemak direla horiek, baina barrutik begiratuta ez da hala. Poesia eta edertasunaren bila bizi zen Karmele, eta biziaren aldeko apustua egin zuen. Erakutsi zuen poesia ez dela artifizioa, baizik eta eraldaketa».

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli