IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIAK

HARIA: AMODIOAK ETA EZA

Amodioa , garaian-garaian aldatzen dena, norberak bere bizitzan pluralean jokatzen erakusten duen sentimetua, bizigai eta bizi-iturri ere izan daiteke. Eta ezak, edozein kausa duela oinarrian, batez ere amodiorik eza itzulingurukatzen du, islatzen du, saihesten du. Horregatik bata pluralean eta bestea jarri dugu singularrean, auzia hain sinple balitz bezala.

Eta horren inguruan hautatu ditugu zazpi irakurgai euskal testuetan, nahiz eta hainbat hitzaldi eta eskoletan ere gaia tratatuko dugun.

Aurtengo saioa aurkezpen berezi batekin hasi zen : Karmele Igartua Gogoan izenekoa. Publikoa eta iragarriai izan zena.

HELBURUAK

1.- Gonbidatutako idazleak bere obra nola idatzi duen jakinaraztea eta bere obra ezagutaraztea.

2.- Gonbidatutako idazleak, bere obra hau idaztean irakurri dituen edota idatzi ezin izan dituen beste liburuekin sortzen diren harremanez aritzea.

3.-Idazle baten obra jakin bati buruzko hausnarketa kolektiboa piztea IDAZLE ESKOLAko ikasleen artean , eta horrekin batera, irakurlearen pertzepzioaz hausnartzera bideratzea

4.- Urtero dagoeneko klasiko – eta beraz ezezagun xamar – bihurtu den idazleren baten irakurtzea bultzatzea. Txomin Agirre 2010-11 ikasturtean

SAIOA NOLA EGITURATZEN DEN

15 minutu inguru : IDAZLE ESKOLAko ikasleek egiten dute idazlearen aurkezpen saioa. Mintegi hauetarako, ikasle-aurkezleek aurkeztu behar den idazle gonbidatuaren obra irakurrita izango dute, eta helburua da lotzen gaituen gaia ardatz, zergatiei eta nolakotasunei erreparatzea.

75-90 minutu ingurukoa : IDAZLE GONBIDATUAREN saioa.

15-30 minutu ELKARRIZKETA entzuleek ere obra hori irakurrita izango dute, eta hitzaldiari buruz edo irakurritako liburuari buruzko iritzi trukaketa izango da.

EGUTEGIA

DATA EGILEA OBRA AURREKO SAIOA
2010-11-13
Karmele Igartua  gogoan
Denbora Enararen hegaletan (Pamiela)

2010-12-11
Edorta Jimenez
Haragizko amoreak (Susa)
Hitzaldia:
LASA K. , RODRIGUEZ, E.
Diderot eta estetikaren iraultza
2011-1-22
Eider Rodriguez
Katu jendea (Elkar)
Hitzaspertua:
IDAZLE ESKOLAKO
Aldizkariaz eta proiektuez
2011-2-12
Jerardo Elortza
Txomin AGIRRE
Garoa eta kresala
Hitzaldia:
T.IRASTORTZA.
Amodioaren geografia euskal kantutegi tradizionalean
2011-3-12
Yurre Ugarte
Gasolindegia (Alberdania)
Hitzaldia:
T.IRASTORTZA.
Amodioak eta Biblia.Ruthen liburua eta kantariak ederrena
2911-4-9
Miren Agur Meabe
Bitsa eskuetan (Susa)

2011-5-14
R. Saizarbitoria
Zehazteke*
Hitzaldia:
LOZANO, Joseba
Nola idatzi best-seller bat

Ikasle guztiek irakurri behar dituzte zerrendan diren liburuak. Gero komeni da , egile bakoitzaren IKASLE TALDEAn , ahal dela, egilearen lan gehiago irakurtzea.

Idazleak Irakurle Mintegietan parte hartzen duten ikasle guztiak etorri ahal izango dira aurretik dauden hitzaldietara.

IKASLEEKIN LANTZEKO HELBURUA IZAN DAITEKE Ikasturte bukaerarako Amodioaz eta ezaz antologia.

MATRIKULAZIOA

Azaroaren 15etik Abenduaren 11 bitartean

Bete itzazu ondorengo datuak eta bidali: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Izen abizenak:.............................................................................................................

Posta helbidea:............................................................................................................

Helbide elektronikoa:.................................................................................................

Tfonoa:.........................................................................................................................

• Prezioa: 200 euro

• Ikasle ohiak 100 euro eta EIEko bazkideak 20 euro.

• 2008-09an 1. mailako ikasle zirela edota 200-10ean 2. mailako ikasle zirela IDAZLE ESKOLAkok bekan parte hartu zenutenok ez duzue ordaindu beharrik, baina bai goiko fitxa bete beharra.

Zure datuak jasotakoan esango dizugu ordainketa nola egin.

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli