GURE BERRI

 

Lurra, ura, sua eta haizea. Lau elementuen gainean oinarritu zuten

Idazle Eskolako lagunek Karmele Igartuari egindako omenaldi-ekitaldia.

omenaldi2    

Esan liteke, azaroaren 13an Karmele Igartua Bengoa Bergaran egon zela. Eguerdiko 12:00etan, UNEDeko areto nagusia, berak ilunabar literarioetako eskenatokiak apaintzen zituen moduan dekoratua zegoen: ohial koloretsuekin, harriekin, kandelekin, palmondoekin…

Gela leporaino beteta zegoela, aurreikusitako orduan hasi zen omenaldi-ekitaldia. Tere Irastortzak hartu zuen lehenik hitza: beste gauza batzuen artean, parte hartzaile guztiei eskerrak eman eta Karmelek egin ohi zuen moduan, txaloak ekitaldiaren amaierarako uzteko eskatu zuen. Jendeak zintzo bete zuen esana, nahiz eta zenbait unetan esku-haurrak zartatzeari eustea ahalegin bat izan publikoarentzat. Izan ere, oso une hunkigarriak bizitu ziren ordu eta erdi iraun zuen ekitaldian: Kutzebarri Ikastetxeko lankideek eskainitako kantua, Karmele beraren ahotsarekin amaitutako bideo-muntaia, bere ikasle ohiei idatzita utzitako hitzak, argitaratzeko prest laga zuen hirugarren poema bildumako olerki parearen irakurraldia, eta ekitaldiaren amaieran txalapartaren ttakun-ak, haizearen soinuak, behorren zintzarriek eta erraietatik irtendako irrintziek bat egin zuten unea.

Umil baina duin omendu zuten Karmele. “Artistak ez dira desagertzen, obrari esker” irakurri zuen baten-batek errezitaldian. Bada, zer hobeto Karmele Igartua Bengoa omentzeko bere obra irakurtzea baino. Aipatu lau elementuetan oinarrituta sailkatu zituzten Aretxabaletako poetak idatzitako sormen-lanak, eta zortzi laguneko lau taldetan hurbildu ziren partaideak eskenatokira. Karmele erditu zuen lurrari oso atxikia zegoen, ama-lurrari, Euskal Herriari, euskarari lotua; barrualdekoa izan arren, beharrezkoa zuen itsasoak ematen zion sosegua, eta ahal zuenetan kostaldera hurbiltzen zen; emakume askea zen, haizearen gisan askatasuna lehenesten zuena; eta lanerako garaian sua bezain gartsua, bizizalea eta biziarazlea.

Irakurraldiaren ondoren, Jose Angel Irigarai hurbildu zen mikrofono aurrera. Pamielako ordezkariak Aretxabaletako poetaren poesiaz eta argitaratzeko prest utzitako “Itsaso kontra bat” poema liburuaz hitz egin zuen besteak beste. Karmele “poeta puska” zela azpimarratu ondoren, “izatearen eta ez izatearen mugan” idatzi zuela ohartarazi zuen, eta egoera horretan sortutako poesiarik ez dela oraindik euskal literaturaren plazan ezagutu.

Irteeran “Hitzak Orbainetan” eta “Denbora Enaren Hegaletan” liburuak eskuratzeko aukera izan zuten bertan bildutakoek, baita Idazle Eskolako lagunek www.idazten.com web orrian argitaratu zituen lanekin prestatutako cd-a ere. Areto nagusiaren kanpoaldean Karmelerekin bere azken urteak konpartitu zituzten adiskideen, inoiz bera ezagutzeko parada izan zutenen, edota nahiz eta aretxabaletarra ez ezagutu, bere poesiak hunkituta hurbildu zirenen arteko solasaldiak sortu ziren. Bakoitzaren egoera ezberdina izan arren, denek zuten gauza bat amankomunean: Karmele Igartua Bengoa maitatu eta miresten zuten.

Informazio gehiago (Gara, 111akademia, Goiena, Hitzen Uberan eta Elkarrizketa , Diario Vasco)

Leire Zubeldia

ZORTZIGARREN URTEZ EUSKAL IDAZLEAK IDAZLE-GAIEI

ERAKUSTEN Bergarako IDAZLE ESKOLAn

IDAZLE ESKOLAn euskal idazleak dira euskaraz idatzi nahi dutenen idazle-gaien irakasle. Urtez urte, molde askotako euskal idazleak aritu dira IDAZLE ESKOLAn. Denak aipatzea ezinezkoa denez ,  2009-10 eta 2010-11an aritu direnak edota arituko direnak aipatuko ditugu :  Andu Lertxundi ,Edorta Jimenez, Pako Aristi,  Harkaitz Cano,Aizpea Goenaga,Iñaki Zubeldia, Fito Rodriguez, Tere Irastortza, Paulo Iztueta, Itziar Gomez, Jerardo Elortza

Eskolak emate hutsaz harantzago doa idazleen zeregina, besteak beste, ihardun batetik bestera bidalitako ariketetan eta lanetan oinarritutako eskola-metodologiaz gain, ikasleek beraiek bigarren ikasturtea amaitu aurretik burutu behar duten lan pertsonaleko tutore ere bai baitira. . Modu honetan,  Ikasleek, une oro,”tutore” edo kalitatezko irakurle baten iritzia jasotzen dute.

Funtsean, urrian hasi eta ekain hasieran amaitzen diren eskoletan,larunbatero larunbatero, genero eta araubide ezberdientako lanak idazten eta zuzentzen erakusten diete idazleek idazle-gaiei.

Horren amaierarako hainbat idazle-gaik libururen bat edo hainbat artikulu argitaratu du eta alde horretatik, soziologikoki, idazle bihurtzen da, eta horren frogetako bat da horietako anitz   EIEren bazkide ere bihurtzen dela. Denak ez dira ezagun egiten berehala liburua argitaratzen dutelako, baina 2009 eta 2010eko uztan aipa ditzakegu, besteak beste, Idazle Eskolan aritutako ikasleen artean  Karmele Igartua Bengoa, Maribel Aiertza, Juan Luis Mugertza, Mikel Agirregomezkorta, Leire Zubeldia

Beste batzuk, bere langintza profesionalean trebatuago sentitzen dira . Asko dira idazle-gaiek ondoren hartzen dituzten bideak baina azpimarragarria da IDAZLE ESKOLAk sortu duen mugimendua, ikasle eta ikasle-ohien artean, eta taldean IDAZLE ESKOLAren inguruan sortu eta gauzatzen diren proiektuak eta proiektu horien bizitasuna, kalitatea eta iraupena.

Horien artean aipatu behar dira

o      IDAZLE ESKOLAko beka. 2009. urtean. 2010 urtean Yoseba Peñak irabazi du poesia saria eta Jose Luis Larrañagak narraziokoa.  Beka hau irabazi zuen lehen ikasleen artean egon zen Karmele Igartua Bengoa aretxabaleta , zendu berria dena. Hori dela eta, aurtengo ediziotik aurrera Idazle Eskolako bekak bere izena hartuko du eta urtean behin idazlea gogoratuko da bekaren aitzakiaz eta bere hainbat lan irakurri eta zabalduko.

o      www.idazten.com

·       Luma Berrien eleak aldizkaria, zeinek 7. alea argitaratu eta aurkeztu berri duen 2009ko udan

·       Ilunabar literarioak

·       Ikasle ohiekin burutzen diren mintegiak

o      Idatzi eta Irakurri

o      Lerro artera mintegia

Gradu-ondoko Eskolak Bergaran izaten dira larunbatetan, goizeko 9etatik 13:30etara . Baina Bergarako UNEDek eskaintzen dio IDAZLE ESKOLAri azpiegitura gainerako mintegiak ( hilean behingokoak edo hamabostean behingokoak, larunbatetan edo aste barruan egin ahal izateko )

LERRO ARTERA . Erronka berria   IDAZKETAren  METODOLOGIA   ZABALTZEKO

Gainera, aurtengo berrikuntzen artean IDAZLE ESKOLAk bere metodologia hedatzeko asmoa ere badu. Norberak bere lanak idazten eta zuzentzen erakusteaz gain,  sei ikasturtetan  eta 100 ikasle baino gehiagorekin frogatu den metodologia hedatu egin nahi da idazketa lantzen den beste alor batzuetara ere, hala nola, irakaskuntza, administrazioa

Berrikuntza da beste alde batetik IDAZLE ESKOLAren motorretako bat,sorkuntzari arras lotua. Alde horretatik, 2008-2009an modu esperimentalean eta GFAren laguntzarekin abiatutako proiektuaren bigarren aro bati ekingo zaio 2009-10 ikasturtean : LERRO ARTEAN proiektua da eta Idazke Eskola graduondokoan erabili eta frogatu den metodologiarekin  besteei idazten erakusteko helburua hartzen du bere gain IDAZLE ESKOLAk.

LERRO ARTERAk hiru ardatz ditu :

1.- Idazle Eskolako ikasle ohiekin sortutako mintegia, zeinetan beste ikasle batzuk idazten trebatzeko material bat sortu den

2.- Lerro Artera  izeneko moduluak. 2009-10ean Gipuzkoako lau edo bost herritan abian jarriko dena. Arestian aipatutako materialaz baliatuz Aretxabaleta, Zumarraga,Bergara,Goierri aldean eta Irun inguruan  bost herritan sortukodira mintegiak. Zortzi asteko eta ordu t'erdiko saioetan aurrena iritziak idazten eta hurrena poesia idazten erakusteko metodologia eta  materiala frogatuko da, modu esperimentalean.

3.- Gradu-Ondokoan hainbat genero laburretan idazteko eta norbere lanak zuzentzeko metodologia erakutsiko zaie idazleei.  Aresdtian aipatutako bi eremuetan landutako eta ebaluatutako materiala nola erabili erakutsiz, idazketa sortzailearen pedagogia  landuko da. Euskaltegietan bezala irakaskuntzan dihardutenei bide berri bat irekitzen zaie.

Bergarako UNEDek eskaintzen du Tutela akademikoa eta Hezkuntza Sailak homologatzen duen

gradu ondokoa

Horretarako bi ikasturte beharko dira ( 300 eskola-ordu antolatzeko moduan).

Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuak tutelatutako gradu-ondoko honek Bergarako UNEDen titulua jasoko du.

Graduondoko titulua jasotzeko lizentziatura edo diplomatura behar da.

Hezkuntza Sailak homologatutako  gradu-ondokoa da.

Matrikula epeak zabalik dago urriaren 10era bitarte

BANAKA IDATZI ETA ELKARREN ARTEAN ZUZENDU

Bergarako UNEDen egiten diren arren ikasketak, alderdi telematikoak ere garrantzi handia du. Alde batetik, irakasle eta ikasleei denbora ematen dielako eskolara joana urretik ikasleek egindako lanak denen artean irakurrita izateko eta beraz ikasleek sortutako materialetan oinarritu ahal izateko azalpenak eta zuzenketak. Eta horretean ASMOZek duen euskarrian oinarritzen da.

Eta bestetik gaur egun bide birtualak ematen dituen aukerak profitatuz www.idazten.com orrian ikasleen lanak argitaratuz. Izan ere, webguneek permititzen baitute bestela argitaratzen zail diren lanak ( generoagatik edo luzeragatik , esate batera ) irakurtzeko moduan jartzea.

Bide telematikoak elkarlanerako sare eta bide bihurtzen dira beraz, eta idazteko lan bakartiari, zuzentzeko eta irakurlea bilatzeko aukera ematen dio IDAZLE ESKOLAko idazle-gaiari.

EUSKAL IDAZLEEK NOLA IDATZI DUTEN IKASTEKO IDAZLEAK IRAKURLE Mintegiak

Eta asko ikasten dute entzunez beste idazleei zein erronka eta zein zailtasuni egin dioten aurre bere lana idazterakoan.  Baita beste idazle batzuek irakurtzeak zertan eta nola laguntzenduen ulertzen ere. Horren berri jasotzeko sortzen dira

IDAZLEAK IRAKURLE Mintegiak

Azken bost urteetan hilean behin euskal idazleak IDAZLE ESKOLAra etorri eta bere liburuez hitz egiten dute. Horretarako, ikasleek liburu hori irakurrita dute eta landua eta idazleak bere lana aurkezten die. Edizio batzuetan gai monografiko bat aukeratzen da. Joan den urtean, esate batera, Bakean ala gerran, historia eta narraziogintza.

Aurten berriz lekuak hautatzeak eta lekuez hausnartzeak literatur-lanari irekitzen dizkien aukerez arituko gara, eta horretarako ere hainbat euskal idazle gonbidatu dugu. Katixa Agirre, Kirmen Uribe,Uxue Alberdi eta Jon Arretxe arituko dira hurrenez hurren bere liburuez, hilean behin Bergarako UNEDen . Gainera Jerardo Elortzak Arantzazu eta bere inguruetan sortu den literaturaz ihardungo da eta Arantzazun barrena egingo da hitzaldi-ibilaldia.

Horretarako ditu beste hainbat baliabide IDAZLE ESKOLAk, eta baliabide horien helburuak bi dira :

  • Elkarren artean idazten eta zuzentzen ikastea, hainbat mintegiren bidez
  • Argitaratzeko idazten eta irakurleen iritzia jasoz zuzentzen ikastea.

GELAZ kanpo Baliabideak berriz anitzak dira Bergarako IDAZLE ESKOLAn

ALDIZKARIA

Ez da ahaztu behar IDAZLE ESKOLAren helburuetako bat idazle berriak ezagutaraztea ere badela.Erronka handi bat da, beraz, aldizkari hau,bai aurretik, beste aldizkari, sariketa-liburu, edo libururik argitaratu dituztenentzat baita sekula ezer argitaratu ez dutenentzat ere.

EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEETAN KOLABORAZIOAK

ILUNABAR LITERARIOAK

2008-2009an  antolatu dugu hainbat Ilunabar literarioa : Aretxabaleta, Zumarraga, Ataun, Beasain, Elgoibar, Gernika… eta talde gisara parte hartu dugu beste hainbatetan Lizarran esate batera.

2009-10ean ere beste honenbeste egingo dugu. Aurrenekoa Irunen izango da Irailaren 25ean Kabi-gorri ateneoan , eta bertan, gainera, 2008ko edizioan IDAZLE ESKOLAko irabazle suertatu zen  Itziar Gomezen lan baten zati batzuk ere irakurriko dira .

Harremanetarako :

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

639-456204

Informazio gehiago :

www.idazten.com edo http://ieskola.asmoz.org

Hitzak behar dituela ideia batek baina,

ideia ez dago hitz batean.

Horixe koska.

{deia lotura bada, berriz, kateatzen gaitu idazteak.

Ezin horren izana

Izen horren ezina

azken koskagatik ixten ez den zirkulua.

Azken koskak beti abiarazten duen liburua.

Tere Irastortza

“Glosak. Esana zetorrenaz” (Pamiela, 2003)

nabarra_09_1

Bergarako Idazle Eskola

Luma berrien habia

lon Orzaiz Galarza

Magda    Lemonierrek egunkarietatik hitzak mozten ditu, tamaina guztietakoak, eta gero kutxetan gorde. Kutxa gorrian hitz amorratuak gordetzen ditu. Kutxa berdean, maitale diren hitzak. Kutxa urdinean, ostera, neutralak, Kutxa horian, tristeak, Eta kutxa gardenean, azkenik, magia duten hitzak gordetzen ditu, Noizean behin, kutxak zabaldu eta hitz guztiak mahai gainean barreiatzen ditu nahi duten bezala nahas daitezen. Orduan, hitzek gertatzen ari dena kontatzen diote, eta gertakizun dena iragarri”, Eduardo Galeanok hitzen eta literaturaren indarraz idatzi zuen “Hitz ibiltariok” lanean (Txalaparta). Liburu horretan berean, idazle hego amerikarrak adiera zizuen elurra ari duenean soilik jardun daitezkeela ipuin kontalariak; izan ere, “ipuinek hots egiten dutenean, landareak ez dira hazteaz arduratzen eta txoriek euren kumeen jana ahazten dute”,

Galeanok maisuki adierazi bezala, literaturak badu magia kutsu bat, la denok dakigu idazten: denok ezagutzen ditugu hitzak, eta ikasiak ditugu gramatikaren eta sintaxiaren arau nagusiak; baina, erremintak ezagutu arren, gehientsuenok ez ditugu erabat menperatzen. Hitz egokiak aukeratzea eta horiek harmoniatsuki dantzan paratzea lan zaila da. Berezko dohainak ezinbestekoak dira, baina heziketa eta, batez ere, praktika etengabea funtsezkoak dira. Azken horietan trebatzeko jarri zuten abian Bergarako Idazle Eskola duela zenbait urte. Gaur egun, luma berrien ikastetxe izateko asmoarekin sortutako gradu-ondoko hau Euskal Herriko idazle, irakurle eta, oro har, literaturzaleen topaleku bihurtu da.

nabarra_09_2
Bergarako Idazle Eskolaren lehendabiziko promozioa 2003-2004 ikasturtean abiztu zen, eta inork gutxik espero zuen arrakasta lortu zuen

Hastapenak gogoratuz Idazle Eskolaren proiektuaren gibelean, Tere Irastortza topatuko dugu. Poeta zaldibitar honek aspalditik zuen, buruko bazterretan bueltaka, idazketaren eta literaturaren nondik-norakoak erakutsiko zituen eskola baten ideia, eta urteak eman zituen proiektua aurrera atera nahian, “Nik aspalditik neukan buruan Idazle Eskola bat sortzearena. Duela 10-12 urte saiatu nintzen, Bergaran lanean ari nintzela, eta azkenean, Euskal Idazleen Elkartean (EIE) nengoela, elkarlanaren bitartez aurrera ateratzeko moduko proiektua zela iruditu zitzaidan. Hala, Bergarako UNEDekin bildu ginen, gradu-ondokoari maila ofiziala emateko, eta baita Eusko Ikaskuntzaren Asmoz fundazioarekin ere, euskarri digitala garatzeko. Izan ere, garai hartan, internet bidezko gradu-ondokoak ez ziren horren ohikoak, are gutxiago euskaraz. Hiru erakundeen artean bilera egin eta Idazle Eskolaren xehetasunak landu genituen”, azaldu du eskolako zuzendariak.

Idazle Eskolaren formak zehazturik zeuden, beraz: eskola teorikoz eta praktikoz osotutako bi urteko gradu-ondokoa izanen zen. Eskolak larunbatean eskainiko ziren, Bergarako UNED unibertsitatean, eta praktikak, berriz, gradu-ondokoaren web-gunean eskegiko ziren, irakasleek zuzentzeaz gainera, gainontzeko ikaskideek ere irakur zitzaten. Mamia falta zen, ordea. Zer irakatsi behar zuten Idazle Eskolako irakasleek? Zertan oinarrituko zen ikastaro jaioberria? “Hasieratik nahiko argi neukan gradu-ondokoaren edukia praktikoa izan behar zuela: ez literatur kritika, ez filologia, Idazleek beraiek egindako hausnarketatik abiatu behar genuen, eta horren gainean programazio bat egin. Horregatik, gradu-ondoko irakasle guztiok idazleak dira”, esan du Irastortzak, Bera da horren adibiderik garbiena, baina baita Idazle Eskolan irakasle lanetan aritu diren gainontzeko idazle eta poetak ere; Edorta Jimenez, Fernando Morillo, Fito Rodriguez, Gerardo Elortza, Anjel Lertxundi…

nabarra_09_3
"Alor berean dabilen lagun talde bat osatzea oso garrantzitsua sa. Izan ere, idazteko grina dugunok geure burua arraro ikusi ohi dugu"

Bergarako Idazle Eskolaren lehenbiziko promozioa 2003-2004 ikasturtean abiatu zen, eta ekimenak inork gutxik espero zuen arrakasta lortu zuen. “Lehenbiziko urtean, matrikulazioa oso altua izan zen, agian ordura arte gabezia bat zegoelako, Guztira, 40 bat lagunek eman zuten izena ikasturte horretan. Gerora, orekatu egin da, eta maila bakoitzean 10-15 bat ikasle izan ohi da, Eskolak emateko egokiena hori da, hamar baino zertxobait gehiago, Gutxiago baldin badira, lantaldeak txikiegiak suertatzen dira eta askoz gehiago izatea ere ez da komeni, halokoetan, tutoretza pertsonalizatuak egitea ezinezkoa izaten baita”, azaldu du.

Besteenganako bidaia Proiektuak lehenbiziko pausoak eman zituenetik sei promozio igaro dira Bergarako Idazle Eskolatik, eta zazpigarrena osatzeko matrikulazio epea zabalik dago jada, Ikasle ohien arteon, batzuek idazten jarraitu dute eskolak omaituta (eta batek baino gehiagok literatur sariren bat ere lortu du), beste batzuek, ordea, ez diote bide horri eutsi. Batzuentzat zein besteentzat, alta, esperientzia aberasgarria izan da eta literaturarekiko zuten ikuspegia aldarazi egin die.

“Idazle Eskolak praktikotasuna eskaintzen du, hein handi batean, eta ikasle gehienak ere horren bila gabiltzala uste dut. Bestalde, alor bereon dabilen lagun

talde bat osatzea oso garrantzitsua da. Izan ere, idazteko grina dugunok geure burua arraro edo berezi ikusi ohi dugu; hortaz, helburu eta zaletasun bertsuak dituen lantalde bat osatzea oso lagungarri da. Hartu-eman bat sortzen da ikaskideen artean”, aipatu digu Itziar Gomez ikasle ohiak.

nabarra_09_4
"Zure baitara joan behar duzu, irabiatu barrukoa, eta bestei eskaini. Norberaren txokotik bestearenganako bidaia da hau"

Iritzi berekoa da Gorka Azkarate; “Gainerako ikasleekiko hartu-emana oso aberasgarria da lanak  elkartrukatzea,   eskolaz kanpoko ekintzak antolatzea…”. Ikasle ohi honek azaldu duenez, “betidanik” izan du literaturarekiko zaletasuna, eta “idazkera hobetzeko asmoz” eman zuen izena Bergarako eskolan, baina bertan ikasitakoa idazketa hutsa baino askoz gehiago izan zen. Bai Azkaratek bai Gomezek iaz amaitu zuten gradu-ondokoa eta, beste ikasle askoren antzera, harreman estua mantentzen dute Idazle Eskolarekin eta baita bere ikaskide izan zirenekin ere. Horietako bat Ainara Maia dugu. Urteko hilabete gehienak Txekian ematen dituen arren, Filologia lizentziadun gazte honek komunikazio jarraitua du bere ikaskide ohiekin, e-postaren bitartez, Beretzat ere, Idazle Eskola ikastaroa baino gehiago izan zen: “Nik gradu-ondokoan izena eman baino lehenagotik idazten nuen, eta gradu-ondokoaren ostean ere idazten jarraitu dut.  Baina baita irakurtzen ere, Idazle Eskolak besteek idatzitako gauza asko irakurtzeko aukera ematen dizu. Idazketa eta literatura ikastaroa izateaz gainera, irakurketa talde polita ere bada, eta hori aipagarria da”.

Maiok bezalaxe, ikasle gehienek bazuten lehendik ere idazteko zaletasuna, eta horretan sakondu nahi zuten, Leire Zubeldia izan zen horietako bat, eta atzera begira, balorazio positiboa egiten du: “Gauza bat da idazketa gogoko izatea eta koadernotxo batean gauza laburrak idaztea, baina guztiz bestelakoa da lan luze bat osatzea. Konplexuagoa da eta neketsuagoa ere bai, Pentsatu nuen Idazle Eskolak lan luze bat idazteko baliabideak emango zizkidala eta akuilu lana egiteko ere balioko zuela. Eta balio izan du”, Carmen Valois ikasle ohiarentzat, berriz, Idazle Eskola “erronka” moduko bat izan zen, eta “mundu ezezagun horrek ekar lezakeenak” erakarrita eman zuen izena. Gradu-ondokoa amaituta, esperientzia horrek idazketari buruz aurretik zituen ideiak erabat irauli dizkiola aitortu du: “Nolabait, Idazle Eskolan egotea ikasketa-prozesu batean egotea da, eta prozesua dela azpimarratu nahi dut, non hasiera eta bukaeraren artean garapen bat ematen den. Bestalde, bitxia bada ere, norbere burua ezagutzeko primerako tokia da; izan ere, idazteak hausnartzea suposatzen du eta horretarako, lehendabizi zure baitara joan behar duzu, galdetu, irabiatu barrukoa, eta gero formatu egoki batean besteei eskaini, eta noski, horretarako, besteengan ere pentsatu behar duzu. Beraz, norberaren txokotik bestearenganako bidaia da Idazle Eskola”.

nabarra_09_5

Valoisek azpimarratu bezala, idaztea prozesu intimo bat da, norberaren barrenean ematen dena, eta askotan zaila dirudi halako diziplina propio eta berezia irakasteko metodologia bat sortzea baina badirudi Bergarako Idazle Eskolak lortu duela. “Beste arte esparru guztiek bezalaxe, literaturak ere irakaskuntza sistema propioa izan dezake. Pertsona batek dohai berezia izan dezake musikarako, adibidez, baina nekez izango da musikari ona, formakuntza musikala izan gabe. Kirolariek ere, nahiz eta profesionalak izan, badute entrenatzaile bat. Hala, berezko dohaiak oso garrantzitsuak dira, baina gauza guztietan bezala, ikasketek dohai horiek bideratu egin ditzakete. Beste alorretan bezala, literaturan ere badiro arauak, generoak, ohiturak… eta horiek guztiak irakats ditzakegu, Irakaslea, finean, irakurle on bat da”, azaldu du TereProzesu intimoa

Irastortzak. Zuzendariarekin bat datoz Alaitz Vives eta Aitziber Lekuona ikasleak. Lehenbizikoaren aburuz, idaztea eta argitaratzea irakatsi daitezkeen arloak dira. “Idazlearen dohainaz hitz egiten dugunean, abileziaz eta trebeziaz ari bagara, hori ere jardunarekin eskuratu daitekeen zerbait izango da agian, baina ezin da ukatu zenbaitek berezko sena dutela hitzak bata bestearen atzean lerrokatuz mundua irudikatzeko”, Lekuonak, bere aldetik, idazleak pertsona “normalak” direla azpimarratu du: “Hasi aurretik pentsatzen nuen idazleak berezko gaitasun batekin jaiotzen zirela, besteek sekula lortzeko aukerarik izango ez dugun dohain berezi bat zutela. Idazle Eskolak pertsona berezi horiek ezagutu eta gu bezalakoak direla ikusteko aukera ematen du. Onak dira beren alorrean, baina benetan bizi dutelako da, eta denbora asko eskaintzen diotelako literaturari. Egia da batzuk erraztasuna dutela idazteko, baina beste batzuek kosta egiten zaiela aitortzen dute”.

Eskola baino gehiago Idazle Eskola ez da programatutako eskoletara mugatzen, Gradu-ondokoarekin batera, ikasle zein irakasleek ekimen anitz antolatzen dituzte ikasturte osoan zehar. Horietako bat Idazleak Irakurle izeneko mintegia da. Bertan, idazleek hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen dituzte, gai konkretu bat abiapuntu hartuta. Mintegitik igaro diren izenen zerrenda ikusgarria da: Harkaitz Cano, Aingeru Epaltza, Laura Mintegi, Mariasun   Landa,   Juan   Martin Elexpuru… Aurten, gai nagusia “Lekuak” izanen da, eta Bernardo Atxaga bera gonbidatu dute Bergarara (oraindik bere presentzia erabat konfirmatu gabe badago ere), baina baita Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Kirmen Uribe, Jon Arretxe eta Gerardo Elortza ere.

Ilunabar Literarioak ere Bergarako eskolako kideek antolatzen dituzten ekimen bereziak dira. Euskal Herriko herri ezberdinetan egin ohi dituzte, eta ikasle zein irakasleek parte har dezakete, herri bakoitzeko “espontaneo”- ekin batera, Karmele Igartua idazlea eta ikasle ohia arduratzen da ilunabarren antolakuntzaz, “Ilunabar Literarioak aldatu egiten dira urte batetik bestera, ikasleak aldatzen diren modu berean. Urte botean, hiruzpalau pertsonek osatutako lan-talde batek antolatu zituen ekitaldi guztiak, eta hurrengoan, berriz, herri bakoitzeko pertsona batek egin zuen lan hori. Oso ekimen espontaneoak dira, eta orain arte, bakoitza erabat ezberdina izan da”, azaldu du Igartuak. Ilunabarretan,  parte-hartzaileek beraiek idatzitako lanak irakurri ohi dituzte, edo eskolan landutako antzezlanen bat, edo gai zehatz bati buruzko hausnarketak… Aukerak amaigabeak dira.

Idazle Eskola  inoiz

baino  parte-hartzaileagoa

da gaur egun.

ikasketa esparru

izatetik lankidetza

espazio izatea

pasa da

 

 

 

nabarra_09_06

Ekimen horiek guztiek eskolaren izaera aldatu dute urteetan zehar eta, gaur egun, inoiz baino parte-hartzaileagoa dela nabarmendu du Tere Irostortzak: “Niretzat oso garrantzitsua izan da Idazle Eskolaren bilakaera, ikasketa prozesu batetik abiatuta, ikasleen beraien talde lan bat izatera iritsi delako. Poliki-poliki, ikasleek hainbat ekimen bideratu dituzte: idazten.com web-gunea, ilunabar literarioak, irakurketa taldea… Oso jauzi kualitatibo garrantzitsua izan da eta espazio polita zabaldu dugula uste dut”.

Finean, Idazle Eskola osatzen duten lagunek, literaturarekin eta idazketarekin gozatzeko aukera berriak aurkitu dituzte. Eduardo Galeanoren kontakizunean Magda Lemonierrek egiten zuen bezala, koloretako kutxetatik hitzak atera eta mahai gainean barreiatzen dituzte, horiekin errealitate ezberdinak sortuz.

PRENTSA-OHARRA

TOKIA : Koldo Mitxelena         DATA : Irailaren 11, eguerdiko 11etan.

PARTE HARTUKO DUTE : Juan Isasi (IVAP) Maria Jesus Aranburu ( Gipuzkoako Foru Aldundia), Vicente Huici ( Bergarako UNED), Luis Mº Zaldua (Asmoz), Tere Irastortza ( Idazle Eskolako zuzendaria )

ZAZPIGARREN URTEZ EUSKAL IDAZLEAK IDAZLE-GAIEI ERAKUSTEN

Bergarako IDAZLE ESKOLAn

Irailaren 11n egin zen 2009-10 ikasturtearen aurkezpena Koldo Mitxelena. Bertan parte hartu zuten elkarlean diharduten elkarte eta erakundeetako ordezkariek, EIEko lehendakariak bere agertu ezina azaldu zuen .

IDAZLE ESKOLAri kanpoko irudi batek hainbat argibide eman lezake Idazle Eskolako helburu eta metodologiari buruz idazteko. IDAZLE ESKOLAn euskal idazleak dira euskaraz idatzi nahi dutenen idazle-gaien irakasle. Urtez urte, molde askotako euskal idazleak aritu dira IDAZLE ESKOLAn. Denak aipatzea ezinezkoa denez , 2008-2009 edota 2009-10ean aritu edota arituko direnak aipatuko ditugu : Edorta Jimenez, Pako Aristi, Andu Lertxundi,Aizpea Goenaga,Iñaki Zubeldia, Fito Rodriguez, Tere Irastortza, Paulo Iztueta, Harkaitz Cano, Itziar Gomez, Jerardo Elortza, Joseba Lozano

Eskolak emate hutsaz harantzago doa idazleen zeregina, besteak beste, ihardun batetik bestera bidalitako ariketetan eta lanetan oinarritutako eskola-metodologiaz gain, ikasleek beraiek bigarren ikasturtea amaitu aurretik burutu behar duten lan pertsonaleko tutore ere bai baitira. . Modu honetan, Ikasleek, une oro,”tutore” edo kalitatezko irakurle baten iritzia jasotzen dute.

Funtsean, urrian hasi eta ekain hasieran amaitzen diren eskoletan,larunbatero larunbatero, genero eta araubide ezberdientako lanak idazten eta zuzentzen erakusten diete idazleek idazle-gaiei.

Horren amaierarako hainbat idazle-gaik libururen bat edo hainbat artikulu argitaratu du eta alde horretatik, soziologikoki, idazle bihurtzen da. Beste batzuk, bere langintza profesionalean trebatuago sentitzen dira . Asko dira idazle-gaiek ondoren hartzen dituzten bideak baina azpimarragarria da IDAZLE ESKOLAk sortu duen mugimendua, ikasle eta ikasle-ohien artean, eta taldean IDAZLE ESKOLAren inguruan sortu eta gauzatzen diren proiektuak eta proiektu horien bizitasuna, kalitatea eta iraupena.

Horien artean aipatu behar dira

o IDAZLE ESKOLAko beka. 2009. urtean Leire Zubeldia izan da irabazle. Bizirauten izeneko lanarekin

· www.idazten.com

· Luma Berrien eleak aldizkaria, zeinek 7. alea argitaratu eta aurkeztu berri duen 2009ko udan

· Ilunabar literarioak

· Ikasle ohiekin burutzen diren mintegiak

o Idatzi eta Irakurri

o Lerro artera mintegia

Gradu-ondoko Eskolak Bergaran izaten dira larunbatetan, goizeko 9etatik 13:30etara . Baina Bergarako UNEDek eskaintzen dio IDAZLE ESKOLAri azpiegitura gainerako mintegiak ( hilean behingokoak edo hamabostean behingokoak, larunbatetan edo aste barruan egin ahal izateko )

Juan Isasik, IVAPeko ordezkariak, azpimarratu zuen IDAZLE ESKOLAk berrikuntza ardatz gisara hartzeak duen garrantzia, eta nola IVAPek laguntzen duen hasieratik IDAZLE ESKOLA, euskaraz edozein lanetan idazteko gaitasuna bermatzeko egiten duen ahaleginagatik .

LERRO ARTERA . Erronka berria IDAZKETAren METODOLOGIA ZABALTZEKO

Gainera, aurtengo berrikuntzen artean IDAZLE ESKOLAk bere metodologia hedatzeko asmoa ere badu. Norberak bere lanak idazten eta zuzentzen erakusteaz gain, sei ikasturtetan eta 100 ikasle baino gehiagorekin frogatu den metodologia hedatu egin nahi da idazketa lantzen den beste alor batzuetara ere, hala nola, irakaskuntza, administrazioa

Berrikuntza da beste alde batetik IDAZLE ESKOLAren motorretako bat,sorkuntzari arras lotua. Alde horretatik, 2008-2009an modu esperimentalean eta GFAren laguntzarekin abiatutako proiektuaren bigarren aro bati ekingo zaio 2009-10 ikasturtean : LERRO ARTEAN proiektua da eta Idazke Eskola graduondokoan erabili eta frogatu den metodologiarekin besteei idazten erakusteko helburua hartzen du bere gain IDAZLE ESKOLAk.

LERRO ARTERAk hiru ardatz ditu :

1.- Idazle Eskolako ikasle ohiekin sortutako mintegia, zeinetan beste ikasle batzuk idazten trebatzeko material bat sortu den

2.- Lerro Artera izeneko moduluak. 2009-10ean Gipuzkoako lau edo bost herritan abian jarriko dena. Arestian aipatutako materialaz baliatuz Aretxabaleta, Zumarraga,Bergara,Goierri aldean eta Irun inguruan bost herritan sortukodira mintegiak. Zortzi asteko eta ordu t'erdiko saioetan aurrena iritziak idazten eta hurrena poesia idazten erakusteko metodologia eta materiala frogatuko da, modu esperimentalean.

3.- Gradu-Ondokoan hainbat genero laburretan idazteko eta norbere lanak zuzentzeko metodologia erakutsiko zaie idazleei. Aresdtian aipatutako bi eremuetan landutako eta ebaluatutako materiala nola erabili erakutsiz, idazketa sortzailearen pedagogia landuko da. Euskaltegietan bezala irakaskuntzan dihardutenei bide berri bat irekitzen zaie.

Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak, adieraz izuen aurtengo berrikuntzen artean azpimarragarri adela IDAZLE ESKOLAk eskaini dezakeen irtenbide profesional berria, gradu-ondokoan frogatutako metodologia eta pedagogi abeste alor batzuetara eraman ezkero.

Bergarako UNEDek eskaintzen du Tutela akademikoa eta Hezkuntza Sailak homologatzen duen gradu-ondokoa

Vicente Huizik adierazi zuen bi ikasturte beharko direla gradu-ondoko titulua lortzeko

Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuak tutelatutako gradu-ondoko honek Bergarako UNEDen titulua jasoko du.

Graduondoko titulua jasotzeko lizentziatura edo diplomatura behar da.

Hezkuntza Sailak homologatutako gradu-ondokoa da.

Matrikula epeak zabalik dago urriaren 10era bitarte

BANAKA IDATZI ETA ELKARREN ARTEAN ZUZENDU

Bergarako UNEDen egiten diren arren ikasketak, alderdi telematikoak ere garrantzi handia du. Alde batetik, irakasle eta ikasleei denbora ematen dielako eskolara joana urretik ikasleek egindako lanak denen artean irakurrita izateko eta beraz ikasleek sortutako materialetan oinarritu ahal izateko azalpenak eta zuzenketak. Eta horretean ASMOZek duen euskarrian oinarritzen da, Luis Mari Zalduak, ASMOZeko ordezkariak adierazi zuen bezala.

Eta bestetik gaur egun bide birtualak ematen dituen aukerak profitatuz www.idazten.com orrian ikasleen lanak argitaratuz. Izan ere, webguneek permititzen baitute bestela argitaratzen zail diren lanak ( generoagatik edo luzeragatik , esate batera ) irakurtzeko moduan jartzea.

Bide telematikoak elkarlanerako sare eta bide bihurtzen dira beraz, eta idazteko lan bakartiari, zuzentzeko eta irakurlea bilatzeko aukera ematen dio IDAZLE ESKOLAko idazle-gaiari.

EUSKAL IDAZLEEK NOLA IDATZI DUTEN IKASTEKO IDAZLEAK IRAKURLE Mintegiak

Eta asko ikasten dute entzunez beste idazleei zein erronka eta zein zailtasuni egin dioten aurre bere lana idazterakoan. Baita beste idazle batzuek irakurtzeak zertan eta nola laguntzenduen ulertzen ere. Horren berri jasotzeko sortzen dira

IDAZLEAK IRAKURLE Mintegiak

Azken bost urteetan hilean behin euskal idazleak IDAZLE ESKOLAra etorri eta bere liburuez hitz egiten dute. Horretarako, ikasleek liburu hori irakurrita dute eta landua eta idazleak bere lana aurkezten die. Edizio batzuetan gai monografiko bat aukeratzen da. Joan den urtean, esate batera, Bakean ala gerran, historia eta narraziogintza.

Aurten berriz lekuak hautatzeak eta lekuez hausnartzeak literatur-lanari irekitzen dizkien aukerez arituko gara, eta horretarako ere hainbat euskal idazle gonbidatu dugu. Katixa Agirre, Kirmen Uribe,Uxue Alberdi eta Jon Arretxe arituko dira hurrenez hurren bere liburuez, hilean behin Bergarako UNEDen . Gainera Jerardo Elortzak Arantzazu eta bere inguruetan sortu den literaturaz ihardungo da eta Arantzazun barrena egingo da hitzaldi-ibilaldia.

Horretarako ditu beste hainbat baliabide IDAZLE ESKOLAk, eta baliabide horien helburuak bi dira :

  • Elkarren artean idazten eta zuzentzen ikastea, hainbat mintegiren bidez
  • Argitaratzeko idazten eta irakurleen iritzia jasoz zuzentzen ikastea.

GELAZ kanpo Baliabideak berriz anitzak dira Bergarako IDAZLE ESKOLAn

ALDIZKARIA

Ez da ahaztu behar IDAZLE ESKOLAren helburuetako bat idazle berriak ezagutaraztea ere badela.Erronka handi bat da, beraz, aldizkari hau,bai aurretik, beste aldizkari, sariketa-liburu, edo libururik argitaratu dituztenentzat baita sekula ezer argitaratu ez dutenentzat ere.

EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEETAN KOLABORAZIOAK

ILUNABAR LITERARIOAK

2008-2009an antolatu dugu hainbat Ilunabar literarioa : Aretxabaleta,Zumarraga, Ataun, Beasain, Elgoibar, Gernika… eta talde gisara parte hartu dugu beste hainbatetan Lizarran esate batera.

2009-10ean ere beste honenbeste egingo dugu. Aurrenekoa Irunen izango da Irailaren 25ean Kabi-gorri ateneoan , eta bertan, gainera,2008ko edizioan IDAZLE ESKOLAko irabazle suertatu zen Itziar Gomezen lan baten zati batzuk ere irakurriko dira .

Harremanetarako :

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

639-456204 edo 680-6388750

Informazio gehiago :

www.idazten.com edo http://ieskola.asmoz.org

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli