IDAZLE ESKOLAKO gradu ondokoaren 6. ikasturtea hastear.

ieskola08_09.png
pc.gif

Matrikula zabalik


Urriaren 1etik 15era zabalduko da 2008-2009 ikasturterako matrikula.

2008-09rako ikasleek adierazitako interesguneak

Urteroko programazioarekin batera, 2008-2009 ikasturtean, hainbat ikasgai berrirekin egituratuko da iharduna:

1- Alde batetik dibulgazioarekikoa eta honek idazketa literarioa eta profesionalen ikuspegitik daukan interesa.IDAZLEAK IRAKURLE Mintegiak ere ikuspegi horretatik antolatu dira Bakean eta gerlan. Historia narrazioetan izenburuarekin.
2- Ahozkotasuna eta haur eta gazte literaturaren inguruko hausnarketa.
3- Idazten erakusteko, eta Idazle Eskolako esperientziaz baliatuz,  metodologia eta materiala sortzea.

2008-09an eskolak eta hitzaldiak emango dituzten euskal idazleak

Ikasleek bultzatutako proiektuak

Aurreko urteetan bezala IDAZLE ESKOLAKo ikasle eta ikasle-ohiek hainbat poriektu berritzaile ari dira antolatzen. Azpimarratzekoak dira

• www.idazten.com gure web orria
•  ilunabar literarioak
•  eta aurten ikasle ohiak hilean behin bilduko dira irakurketa-idazketa taldea eratuz non beraien lanen inguruko iritzi trukaketa egingo duten
.

Informazio gehiago
Ikasturte berria iragartzen duen dokumentuan ikus daitezke gradu-ondokoaren nondik norakoak, helburu edo metodologia eta baita eragingo duten euskal idazle irakasleen izenak ere: Edorta Jimenez, Aizpea Goenaga, Tere Irastortza, Juan Mari Irigoien, Vicente Huici, Andu Lertxundi, Pako Aristi, Iñaki Zubeldia, Itziar Gomez, Joseba Lozano, Mariasun Landa, Jokin Muñoz, Laura Mintegi, Juan Kruz Igerabide, Jerardo Elortza.

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli