Hitzak behar dituela ideia batek baina,

ideia ez dago hitz batean.

Horixe koska.

{deia lotura bada, berriz, kateatzen gaitu idazteak.

Ezin horren izana

Izen horren ezina

azken koskagatik ixten ez den zirkulua.

Azken koskak beti abiarazten duen liburua.

Tere Irastortza

“Glosak. Esana zetorrenaz” (Pamiela, 2003)

nabarra_09_1

Bergarako Idazle Eskola

Luma berrien habia

lon Orzaiz Galarza

Magda    Lemonierrek egunkarietatik hitzak mozten ditu, tamaina guztietakoak, eta gero kutxetan gorde. Kutxa gorrian hitz amorratuak gordetzen ditu. Kutxa berdean, maitale diren hitzak. Kutxa urdinean, ostera, neutralak, Kutxa horian, tristeak, Eta kutxa gardenean, azkenik, magia duten hitzak gordetzen ditu, Noizean behin, kutxak zabaldu eta hitz guztiak mahai gainean barreiatzen ditu nahi duten bezala nahas daitezen. Orduan, hitzek gertatzen ari dena kontatzen diote, eta gertakizun dena iragarri”, Eduardo Galeanok hitzen eta literaturaren indarraz idatzi zuen “Hitz ibiltariok” lanean (Txalaparta). Liburu horretan berean, idazle hego amerikarrak adiera zizuen elurra ari duenean soilik jardun daitezkeela ipuin kontalariak; izan ere, “ipuinek hots egiten dutenean, landareak ez dira hazteaz arduratzen eta txoriek euren kumeen jana ahazten dute”,

Galeanok maisuki adierazi bezala, literaturak badu magia kutsu bat, la denok dakigu idazten: denok ezagutzen ditugu hitzak, eta ikasiak ditugu gramatikaren eta sintaxiaren arau nagusiak; baina, erremintak ezagutu arren, gehientsuenok ez ditugu erabat menperatzen. Hitz egokiak aukeratzea eta horiek harmoniatsuki dantzan paratzea lan zaila da. Berezko dohainak ezinbestekoak dira, baina heziketa eta, batez ere, praktika etengabea funtsezkoak dira. Azken horietan trebatzeko jarri zuten abian Bergarako Idazle Eskola duela zenbait urte. Gaur egun, luma berrien ikastetxe izateko asmoarekin sortutako gradu-ondoko hau Euskal Herriko idazle, irakurle eta, oro har, literaturzaleen topaleku bihurtu da.

nabarra_09_2
Bergarako Idazle Eskolaren lehendabiziko promozioa 2003-2004 ikasturtean abiztu zen, eta inork gutxik espero zuen arrakasta lortu zuen

Hastapenak gogoratuz Idazle Eskolaren proiektuaren gibelean, Tere Irastortza topatuko dugu. Poeta zaldibitar honek aspalditik zuen, buruko bazterretan bueltaka, idazketaren eta literaturaren nondik-norakoak erakutsiko zituen eskola baten ideia, eta urteak eman zituen proiektua aurrera atera nahian, “Nik aspalditik neukan buruan Idazle Eskola bat sortzearena. Duela 10-12 urte saiatu nintzen, Bergaran lanean ari nintzela, eta azkenean, Euskal Idazleen Elkartean (EIE) nengoela, elkarlanaren bitartez aurrera ateratzeko moduko proiektua zela iruditu zitzaidan. Hala, Bergarako UNEDekin bildu ginen, gradu-ondokoari maila ofiziala emateko, eta baita Eusko Ikaskuntzaren Asmoz fundazioarekin ere, euskarri digitala garatzeko. Izan ere, garai hartan, internet bidezko gradu-ondokoak ez ziren horren ohikoak, are gutxiago euskaraz. Hiru erakundeen artean bilera egin eta Idazle Eskolaren xehetasunak landu genituen”, azaldu du eskolako zuzendariak.

Idazle Eskolaren formak zehazturik zeuden, beraz: eskola teorikoz eta praktikoz osotutako bi urteko gradu-ondokoa izanen zen. Eskolak larunbatean eskainiko ziren, Bergarako UNED unibertsitatean, eta praktikak, berriz, gradu-ondokoaren web-gunean eskegiko ziren, irakasleek zuzentzeaz gainera, gainontzeko ikaskideek ere irakur zitzaten. Mamia falta zen, ordea. Zer irakatsi behar zuten Idazle Eskolako irakasleek? Zertan oinarrituko zen ikastaro jaioberria? “Hasieratik nahiko argi neukan gradu-ondokoaren edukia praktikoa izan behar zuela: ez literatur kritika, ez filologia, Idazleek beraiek egindako hausnarketatik abiatu behar genuen, eta horren gainean programazio bat egin. Horregatik, gradu-ondoko irakasle guztiok idazleak dira”, esan du Irastortzak, Bera da horren adibiderik garbiena, baina baita Idazle Eskolan irakasle lanetan aritu diren gainontzeko idazle eta poetak ere; Edorta Jimenez, Fernando Morillo, Fito Rodriguez, Gerardo Elortza, Anjel Lertxundi…

nabarra_09_3
"Alor berean dabilen lagun talde bat osatzea oso garrantzitsua sa. Izan ere, idazteko grina dugunok geure burua arraro ikusi ohi dugu"

Bergarako Idazle Eskolaren lehenbiziko promozioa 2003-2004 ikasturtean abiatu zen, eta ekimenak inork gutxik espero zuen arrakasta lortu zuen. “Lehenbiziko urtean, matrikulazioa oso altua izan zen, agian ordura arte gabezia bat zegoelako, Guztira, 40 bat lagunek eman zuten izena ikasturte horretan. Gerora, orekatu egin da, eta maila bakoitzean 10-15 bat ikasle izan ohi da, Eskolak emateko egokiena hori da, hamar baino zertxobait gehiago, Gutxiago baldin badira, lantaldeak txikiegiak suertatzen dira eta askoz gehiago izatea ere ez da komeni, halokoetan, tutoretza pertsonalizatuak egitea ezinezkoa izaten baita”, azaldu du.

Besteenganako bidaia Proiektuak lehenbiziko pausoak eman zituenetik sei promozio igaro dira Bergarako Idazle Eskolatik, eta zazpigarrena osatzeko matrikulazio epea zabalik dago jada, Ikasle ohien arteon, batzuek idazten jarraitu dute eskolak omaituta (eta batek baino gehiagok literatur sariren bat ere lortu du), beste batzuek, ordea, ez diote bide horri eutsi. Batzuentzat zein besteentzat, alta, esperientzia aberasgarria izan da eta literaturarekiko zuten ikuspegia aldarazi egin die.

“Idazle Eskolak praktikotasuna eskaintzen du, hein handi batean, eta ikasle gehienak ere horren bila gabiltzala uste dut. Bestalde, alor bereon dabilen lagun

talde bat osatzea oso garrantzitsua da. Izan ere, idazteko grina dugunok geure burua arraro edo berezi ikusi ohi dugu; hortaz, helburu eta zaletasun bertsuak dituen lantalde bat osatzea oso lagungarri da. Hartu-eman bat sortzen da ikaskideen artean”, aipatu digu Itziar Gomez ikasle ohiak.

nabarra_09_4
"Zure baitara joan behar duzu, irabiatu barrukoa, eta bestei eskaini. Norberaren txokotik bestearenganako bidaia da hau"

Iritzi berekoa da Gorka Azkarate; “Gainerako ikasleekiko hartu-emana oso aberasgarria da lanak  elkartrukatzea,   eskolaz kanpoko ekintzak antolatzea…”. Ikasle ohi honek azaldu duenez, “betidanik” izan du literaturarekiko zaletasuna, eta “idazkera hobetzeko asmoz” eman zuen izena Bergarako eskolan, baina bertan ikasitakoa idazketa hutsa baino askoz gehiago izan zen. Bai Azkaratek bai Gomezek iaz amaitu zuten gradu-ondokoa eta, beste ikasle askoren antzera, harreman estua mantentzen dute Idazle Eskolarekin eta baita bere ikaskide izan zirenekin ere. Horietako bat Ainara Maia dugu. Urteko hilabete gehienak Txekian ematen dituen arren, Filologia lizentziadun gazte honek komunikazio jarraitua du bere ikaskide ohiekin, e-postaren bitartez, Beretzat ere, Idazle Eskola ikastaroa baino gehiago izan zen: “Nik gradu-ondokoan izena eman baino lehenagotik idazten nuen, eta gradu-ondokoaren ostean ere idazten jarraitu dut.  Baina baita irakurtzen ere, Idazle Eskolak besteek idatzitako gauza asko irakurtzeko aukera ematen dizu. Idazketa eta literatura ikastaroa izateaz gainera, irakurketa talde polita ere bada, eta hori aipagarria da”.

Maiok bezalaxe, ikasle gehienek bazuten lehendik ere idazteko zaletasuna, eta horretan sakondu nahi zuten, Leire Zubeldia izan zen horietako bat, eta atzera begira, balorazio positiboa egiten du: “Gauza bat da idazketa gogoko izatea eta koadernotxo batean gauza laburrak idaztea, baina guztiz bestelakoa da lan luze bat osatzea. Konplexuagoa da eta neketsuagoa ere bai, Pentsatu nuen Idazle Eskolak lan luze bat idazteko baliabideak emango zizkidala eta akuilu lana egiteko ere balioko zuela. Eta balio izan du”, Carmen Valois ikasle ohiarentzat, berriz, Idazle Eskola “erronka” moduko bat izan zen, eta “mundu ezezagun horrek ekar lezakeenak” erakarrita eman zuen izena. Gradu-ondokoa amaituta, esperientzia horrek idazketari buruz aurretik zituen ideiak erabat irauli dizkiola aitortu du: “Nolabait, Idazle Eskolan egotea ikasketa-prozesu batean egotea da, eta prozesua dela azpimarratu nahi dut, non hasiera eta bukaeraren artean garapen bat ematen den. Bestalde, bitxia bada ere, norbere burua ezagutzeko primerako tokia da; izan ere, idazteak hausnartzea suposatzen du eta horretarako, lehendabizi zure baitara joan behar duzu, galdetu, irabiatu barrukoa, eta gero formatu egoki batean besteei eskaini, eta noski, horretarako, besteengan ere pentsatu behar duzu. Beraz, norberaren txokotik bestearenganako bidaia da Idazle Eskola”.

nabarra_09_5

Valoisek azpimarratu bezala, idaztea prozesu intimo bat da, norberaren barrenean ematen dena, eta askotan zaila dirudi halako diziplina propio eta berezia irakasteko metodologia bat sortzea baina badirudi Bergarako Idazle Eskolak lortu duela. “Beste arte esparru guztiek bezalaxe, literaturak ere irakaskuntza sistema propioa izan dezake. Pertsona batek dohai berezia izan dezake musikarako, adibidez, baina nekez izango da musikari ona, formakuntza musikala izan gabe. Kirolariek ere, nahiz eta profesionalak izan, badute entrenatzaile bat. Hala, berezko dohaiak oso garrantzitsuak dira, baina gauza guztietan bezala, ikasketek dohai horiek bideratu egin ditzakete. Beste alorretan bezala, literaturan ere badiro arauak, generoak, ohiturak… eta horiek guztiak irakats ditzakegu, Irakaslea, finean, irakurle on bat da”, azaldu du TereProzesu intimoa

Irastortzak. Zuzendariarekin bat datoz Alaitz Vives eta Aitziber Lekuona ikasleak. Lehenbizikoaren aburuz, idaztea eta argitaratzea irakatsi daitezkeen arloak dira. “Idazlearen dohainaz hitz egiten dugunean, abileziaz eta trebeziaz ari bagara, hori ere jardunarekin eskuratu daitekeen zerbait izango da agian, baina ezin da ukatu zenbaitek berezko sena dutela hitzak bata bestearen atzean lerrokatuz mundua irudikatzeko”, Lekuonak, bere aldetik, idazleak pertsona “normalak” direla azpimarratu du: “Hasi aurretik pentsatzen nuen idazleak berezko gaitasun batekin jaiotzen zirela, besteek sekula lortzeko aukerarik izango ez dugun dohain berezi bat zutela. Idazle Eskolak pertsona berezi horiek ezagutu eta gu bezalakoak direla ikusteko aukera ematen du. Onak dira beren alorrean, baina benetan bizi dutelako da, eta denbora asko eskaintzen diotelako literaturari. Egia da batzuk erraztasuna dutela idazteko, baina beste batzuek kosta egiten zaiela aitortzen dute”.

Eskola baino gehiago Idazle Eskola ez da programatutako eskoletara mugatzen, Gradu-ondokoarekin batera, ikasle zein irakasleek ekimen anitz antolatzen dituzte ikasturte osoan zehar. Horietako bat Idazleak Irakurle izeneko mintegia da. Bertan, idazleek hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen dituzte, gai konkretu bat abiapuntu hartuta. Mintegitik igaro diren izenen zerrenda ikusgarria da: Harkaitz Cano, Aingeru Epaltza, Laura Mintegi, Mariasun   Landa,   Juan   Martin Elexpuru… Aurten, gai nagusia “Lekuak” izanen da, eta Bernardo Atxaga bera gonbidatu dute Bergarara (oraindik bere presentzia erabat konfirmatu gabe badago ere), baina baita Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Kirmen Uribe, Jon Arretxe eta Gerardo Elortza ere.

Ilunabar Literarioak ere Bergarako eskolako kideek antolatzen dituzten ekimen bereziak dira. Euskal Herriko herri ezberdinetan egin ohi dituzte, eta ikasle zein irakasleek parte har dezakete, herri bakoitzeko “espontaneo”- ekin batera, Karmele Igartua idazlea eta ikasle ohia arduratzen da ilunabarren antolakuntzaz, “Ilunabar Literarioak aldatu egiten dira urte batetik bestera, ikasleak aldatzen diren modu berean. Urte botean, hiruzpalau pertsonek osatutako lan-talde batek antolatu zituen ekitaldi guztiak, eta hurrengoan, berriz, herri bakoitzeko pertsona batek egin zuen lan hori. Oso ekimen espontaneoak dira, eta orain arte, bakoitza erabat ezberdina izan da”, azaldu du Igartuak. Ilunabarretan,  parte-hartzaileek beraiek idatzitako lanak irakurri ohi dituzte, edo eskolan landutako antzezlanen bat, edo gai zehatz bati buruzko hausnarketak… Aukerak amaigabeak dira.

Idazle Eskola  inoiz

baino  parte-hartzaileagoa

da gaur egun.

ikasketa esparru

izatetik lankidetza

espazio izatea

pasa da

 

 

 

nabarra_09_06

Ekimen horiek guztiek eskolaren izaera aldatu dute urteetan zehar eta, gaur egun, inoiz baino parte-hartzaileagoa dela nabarmendu du Tere Irostortzak: “Niretzat oso garrantzitsua izan da Idazle Eskolaren bilakaera, ikasketa prozesu batetik abiatuta, ikasleen beraien talde lan bat izatera iritsi delako. Poliki-poliki, ikasleek hainbat ekimen bideratu dituzte: idazten.com web-gunea, ilunabar literarioak, irakurketa taldea… Oso jauzi kualitatibo garrantzitsua izan da eta espazio polita zabaldu dugula uste dut”.

Finean, Idazle Eskola osatzen duten lagunek, literaturarekin eta idazketarekin gozatzeko aukera berriak aurkitu dituzte. Eduardo Galeanoren kontakizunean Magda Lemonierrek egiten zuen bezala, koloretako kutxetatik hitzak atera eta mahai gainean barreiatzen dituzte, horiekin errealitate ezberdinak sortuz.

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli