ieskola1_11_12

Urriaren 14an amaituko da Hezkuntza Sailak Homologatutako Gradu-ondokoan izena emateko epea. Ikasturtea berriz, 19an hasiko da.

IDAZLE ESKOLAn euskal idazleak dira euskaraz idatzi nahi dutenen idazle-gaien irakasle. Urtez urte, molde askotako euskal idazleak aritu dira IDAZLE ESKOLAn. Denak aipatzea ezinezkoa denez , 2013-14an arituko direnetako batzuk aipatuko ditugu :,Edorta Jimenez, Pako Aristi, ,Tere Irastortza, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Joseba Lozano Itziar Gomez, Xabi Lopez.

Eskolak emate hutsaz haratago doa idazleen zeregina, besteak beste, jardun batetik bestera bidalitako ariketetan eta lanetan oinarritutako eskola-metodologiaz gain, ikasleek beraiek bigarren ikasturtea amaitu aurretik burutu behar duten lan pertsonaleko tutore ere bai baitira. . Modu honetan, ikasleek, une oro,”tutore” edo kalitatezko irakurle baten iritzia jasotzen dute.

Funtsean, urrian hasi eta ekainaren hasieran amaitzen diren eskoletan, larunbatero larunbatero, genero eta araubide ezberdinetako lanak idazten eta zuzentzen erakusten diete idazleek idazle-gaiei.

Graduondokoaren helburua, ikasleak euskaraz edozein testu-mota idazteko gaitzea da, dela idazketa literarioa, dela idazketa profesionala. Baita norbere testuak zuzentzen ikasi eta beste batzuei idazten erakustea ere. Horretarako ikasketak praktikoak izango dira. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta helburu duten idazketa-motara joko dute.

Bi ikasturtetan burutzen den 300 ordutako ikastaroaIkastorduak larunbatetan izango dira, goizeko 9:30etatik 13:40etara. Bergarako UNEDek eskaintzen dio IDAZLE ESKOLAri azpiegitura.

Hamaika urteotan hainbat idazle sortu da idazle Eskolan. Batzuk batzuk aipatzeagatik, Ione Gorostartzu, Yoseba Peña, Karmele Igartua, Ainara Maia, Ekhiñe Egiguren, J.L. Mugertza, Maribel Aiertza. Horietako askok aurrena bertako bekan irabazle izan ondoren ( orain Karmele Igartua Sorkuntza Beka izenduna ).

Sorkuntz-bekaz gain, urtero Luma berrien eleak aldizkaria argitaratzen dute eta beste hainbat aldizkaritan argitaratzen ( EGAN, ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ; ZAZPIKA ) . www.idazten.com orrian argitaratzen dira bertako lanak.

2013-14rako hainbat berrikuntza batzuk 2013-14an gradu-ondokoaz gain eskainiko dira moduluak ere, ikasle gazteagoentzat edota gradurik ez duten ikasleentzat ( Poesia idatzi, iritzi artikuluak idatzi, ipuina idatzi, antzerkia idatziz, ozenki irakurtzeko idatzi ).

GRADU-ONDOKO ERDI PRESENTZIALA

Beste berrikuntza bat izango da saio guztietara etorri ezin diren ikasleekin burutuko den lanketa. Lanketa horren arabera, hilean behin etorriko dira tutorearengana eta ariketa-koaderno bat burutu beharko dute ikasleek.

Harremanetarako : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., 639-456204

Informazio gehiago : www.idazten.com edo

http://ieskola.asmoz.org

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli