Idazleak Irakurle

EUSKARA JATORRIAN.

Euskaraz idazten eta sortzen dugu euskal literatura, baina batzuetan,hain egin nahi dugu homologatua geure fikzio-mundua, non badirudien,  geure hizkuntzari buruzko hausnarketa baztertu beharreko gertatzen dela.

Hori dela eta, aurtengo saioetan, hainbat generotan  euskal kulturan mugril egin duten edota murgilarazi gaitzaketen  egileak aurkeztu nahi ditugu  IDAZLEAK IRAKURLE : Aurrena  euskara eta euskal kulturan eta ahozkotasunaren baloreetan saiatu eta ikasi duten idazleak ditugu, gero, haur eta gazte literatura, poesia, edo nobelagintza landu badute ere.

Mintegi hauei Bergaran ez baizik eta Orexan emango diegu hasieran, Orixeren jaioterrian eta bertan,  Paulo Iztuetarekin Orixeren bizileku eta sor-guneak aztertuko ditugu. Amaiera ere berezia izango da, Urbeltz dantzari eta antropologoarekin aurrena eta gero Aitor Furudarena konposatzaile eta soinujolearekin solastuko garenez.

Gainerako egunetan, ohiko metodologia erabiliko dugu. Aukeratutako liburuak irakurri ostean, ikasle-talde batek egilea aurkeztuko du eta gero hizlariaren solasaldia izango da.

Mintegira   azaroan hasita, hileroko 2. larunbatean hurbilduko gara, ia beti, 11:45-13:30 bitartean, nahiz egun batzuetan, goiz osoan zehar burutuko diren.

DATA-TOKIA(11:45-13:30)UNED Bergara

EGILEA OBRA-GAIA ARGITALPENA OHARRAK
ARAROAK 12
Paulo Iztueta Orixez Orexan
Paulo Iztuetak proposatutako bilduma.  Aurreko larunbatean, Bergaran bertan, emango da aurreneko saioa
ABENDUAK 10 Patxiku Perurena

Dakiguna ikasten.

Alberdania,2007

Euskal sorgindutako numeroak KUTXA,1993)
liburua irakurtzea ere oso gomendagarria da
URTARRILAK 21 Julen Arriolabengoa

Jaun Zuriaren askazia.Alberdania 2011


OTSAILAK 11
Patxi Zubizarreta

Usoa, hegan etorri zen neska .  Joan (Liburu-dvd)


MARTXOAK 10
Fredi Paia
"Euskara eta euskal kulturaren ikuspegi multidisziplinarra: Zuhaitzetik basora".

APIRILAK 21
Xamar (Juan Carlos Etxegoien) Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia,gure historiaren hizkuntza. Pamiela, 2006
MAIATZAK 12
Urbeltz, Juan Antonio

Aitor FURUNDARENA

Soinujole eta konposatzaile Musikarien ikuspegitik Egun honetan bi saio izango ditugu

Euskal Herria eta Festa. Elkarlanean, 2004 Danza Vasca. Aproximación a los símbolos. Etor-Ostoa
EKAINAK 2 Jon Sarasua
Ertzeko zatiak. Argia 2010




 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IDAZLEAK IRAKURLE : HELBURU OROKORRAK

Mintegi hauen helburuak hauek dira :

1.- Besteen liburuez pentsatuz  idazten ikastea.

2.- Liburuei buruzko iritzi-trukaketa bultzatzea.

3.-Mintegietara gonbidatutako   idazleek proposatutako gaiekiko  burutapenak sortzea.

4.-Idazleek beraien irakurleen ezagutza egitea, eta ozenki egindako irakurketekin norbere adierazpideez hausnartu ahal izatea.

5.-Idazleek irakurtzen dituzten liburuez eta liburuak irakurtzeko moldeez hausnarketa-bideak proposatzea.

Horretarako,

Parte hartzaileek liburu guzti horiek irakurtzeko konpromisoa hartzen dute baina baita, gero, bereziki, taldekaturik, etorriko den gonbidatu baten liburuari eta lanari buruzko aurkezpen eta txosten bat egitekoa ere. Txosten horrek delako egile edota liburuak sortutako jakin-minaren berri emango du

Txosten hauek www.idazten.com web-gunean  argitaratuko dira, egoki iritzi ezkero.

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli