Aspaldian gogoan zaitudalako idazten dizut gauaren izkina honetatik, hitzak hausten dizkidan dardaraz, esaldi erdian zure ezpain labainak gogoratuz. Estokolmo hegoaldeko hilerritik ari natzaizu, idazten dut Skogskyrkogärden parkean, Asplund ‐ek diseinatu zelaietan, hiriaren birika den mikropaisaian. Iluna da lorategia estaltzen duen gaua eta isiltasunak koadernoaren orrietaraino egin du irrist, kale‐argi bakanen gerizpean ikus dezaket nola...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-15 54.59 KB 643
MARTIN APEZETXEA, Ruth" Esazu hitz bat eta sendatuko naiz" HOT
Euria ari du. Idazlea, 50 urte inguruko gizona, salako bazter bateko besaulki zaharrean eserita dago, ondoan duen terrazako ateari so. Hori du bere gogoeta-txokoa azken urteotan. Gaur gogoetan ez ezik berbetan ari da. Emakumezko irudi bat atzematen da haizeak atearen beirara bultza dituen euri tanten artean. Ahanztura da. Idazleak zigarro bat piztu berri du, eta hautsontzia mahai gainean duela ohartuta, hartzera altxatu da. Pauso mantsoz bueltatzen da besaulkira, entzun dituen hitzei beste aukeraren bat bilatzen saiatuz. Etsita, eseri egiten da...
Bi osagai nagusiak su eztitan, etengabeko giran, denbora luzean. Gehigarriak aukeran, nork zer eta zenbat nahi duen; gozoa, berriz, ezinbestekoa. Gero eta beroago, gero eta nahasiago… irakin arte...
Jolas honek normalean bi pieza izaten ditu, baina badaude hiru eta gehiagokoak ere. Lotzea erraza da, nahi gabe bezala suertatzen da batzuetan; jokalarien gaitasuna aproban jartzen duena piezak askatzea da...
Denok daramagu Saralegi txiki bat gure barnean… edo Perurena bat, nahiago bada. Hori otu zitzaidan lehengoan lagun atzerritar bati harri jasotzaileen berri ematen ari nintzaiola. Luze mintzatu ginen kirolarien prestatze-lan eta jardunaz, modalitate ezberdinen teknikaz, harrien forma eta tamainaz, arautegiaz, epaileaz… baita ere, baserritarraren eta kirolariaren jardunen arteko lotura estuaz...
Urtean behin uzten zen etxeko atea zabalik, ekainaren 24arekin batera. San Joan egunaren estropadak ikustera joaten zen jendea; eguerdirako balkoia mukuru beteta. Sukaldearen erdian mahaia zabal-zabalik okasiorako apropos atonduta: harizko mantela –gabonaz geroztik erabili gabea- eta landutako beirazko kopak, Martinia eta oliba beteak ikuskizunaren ondorengorako...
Gezurretan hezi gaituzte. Txiki-txikitatik sinetsarazi digute sistema metriko hamartarraren unibertsaltasuna. Izan ere, adostu zuten herrialdeen asmoa hori omen zen: guztiontzat berdinak diren unitateen erabilera bultzatzea. Kiloak kilo behar du obesitatea kontrolatzeko Kanadan eta gosetea arintzeko Etiopian, litroak litro Ataungo eta Ivahoengo baserrietako esnezaleentzat eta errepideetan… kilometroak kilometro behar du...
Pausoekin batera txikitzen dira hosto horituak. Batzuetan udaren zantzua den hegohaize gozoak kulunkatzen ditu goxo-goxo eta, beheraino erorita ere, lurra ikutu-ez ikutu darabilzki batera eta bestera. Bestetan negu goiztiarraren haize bolada bortitzak zorabiatzen ditu jira eta bira zurrunbilotan...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-02-25 48.63 KB 621
GIL LEGARRA, Irene "Txakurretan bezala gizakiengan ere" HOT
Urtero legez, San Migel jaien karira, nazioarteko Artzain Txakur Txapelketa antolatu zuten oñatiarrek. Santa Lutzia zelaiak mukuru beteta, ardiak zaintzen abilenak beraiek zirela erakutsi nahaian aritu ziren artzainak eta txakurrak. Maila handiko lehiakideak bildu omen ziren eta zaleek txakurren lan dotoreez gozatzeko parada izan zuten. Aurten Aresoko Ttiki txakurra gailendu zitzaien gainerako guztiei eta berak jaso zituen txapeldunei aitortu ohi zaizkien laudorio eta ohoreak...