neurrien gezurrak
Gezurretan hezi gaituzte. Txiki-txikitatik sinetsarazi digute sistema metriko hamartarraren unibertsaltasuna. Izan ere, adostu zuten herrialdeen asmoa hori omen zen: guztiontzat berdinak diren unitateen erabilera bultzatzea. Kiloak kilo behar du obesitatea kontrolatzeko Kanadan eta gosetea arintzeko Etiopian, litroak litro Ataungo eta Ivahoengo baserrietako esnezaleentzat eta errepideetan... kilometroak kilometro behar du.
Baina kilometro guztiak ez dira berdinak. Bada Cadizera oporretara doan jendea eta bada kartzelan dauden senitartekoak bisitatzera doana. Badira kilometro motzak eta kilometro luzeak. Inoiz lortuko ahal da kilometroak kilometro izatea.