desira ahikorrak
Kras ezkerrekoa, kras eskubikoa, kras...
Pausoekin batera txikitzen dira hosto horituak. Batzuetan udaren zantzua den hego- haize gozoak kulunkatzen ditu goxo-goxo eta, beheraino erorita ere, lurra ikutu-ez ikutu darabilzki batera eta bestera. Bestetan negu goiztiarraren haize bolada bortitzak zorabiatzen ditu jira eta bira zurrunbilotan.
Enborrak promesekin bezala, hostoak desirekin, ametsekin, nahiekin lotu ohi dira. Zenbat desira, amets eta nahi zapuztuta udazkenero!