Gezurretan hezi gaituzte. Txiki-txikitatik sinetsarazi digute sistema metriko hamartarraren unibertsaltasuna. Izan ere, adostu zuten herrialdeen asmoa hori omen zen: guztiontzat berdinak diren unitateen erabilera bultzatzea. Kiloak kilo behar du obesitatea kontrolatzeko Kanadan eta gosetea arintzeko Etiopian, litroak litro Ataungo eta Ivahoengo baserrietako esnezaleentzat eta errepideetan… kilometroak kilometro behar du...