Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Txakurretan bezala gizakiengan ere

Urtero legez, San Migel jaien karira, nazioarteko Artzain Txakur Txapelketa antolatu zuten onĖƒatiarrek. Santa Lutzia zelaiak mukuru beteta, ardiak zaintzen abilenak beraiek zirela erakutsi nahaian aritu ziren artzainak eta txakurrak. Maila handiko lehiakideak bildu omen ziren eta zaleek txakurren lan dotoreez gozatzeko parada izan zuten. Aurten Aresoko Ttiki txakurra gailendu zitzaien gainerako guztiei eta berak jaso zituen txapeldunei aitortu ohi zaizkien laudorio eta ohoreak.

51. edizio hau berezia izan zen, ordea, lehen postua lortu zuen txakurra ez baitzen protagonista bakarra izan. Irabazleak galtzaile batekin partekatu behar izan zituen ikusleen txalo beroak eta begiratu hunkituak, Bizkorrekin, hain zuzen ere, aurreko sei txapelketetan lehenengo postuaren jabe egin zenarekin. Uztailaren 21ean hil zen horren omenez jarri ziren argazkiak zelaian, irakurri ziren poemak eta kantatu bertsoak... Zinezko doluminak.

Jose Mari Jauregi artzainak azaldu zuen atsekabeturik Bizkor nola hil zen. Beste txakur batekin hasi omen zen borrokan, eme baten aitzakian. Nortasun handikoa, bekaiztia eta edutezkoa bera bezalakoxea... askotan jarduten omen zen horrelakoetan; baina oraingoan bestea sasoi oneko txakur gaztea izan... Bizkor, berriz, urteetan aurrera eta... Baserritik gertu aurkitu omen zuten, odoletan eta ahiturik, bide erdian etzanda hiltzear.

Pentsa genezake Bizkor gustukoa zuen emea babesteagatik hil zela, berari zion zaletasun itsuak bultzatu zuela hil arterainoko borrokara. Maitasunak hil zuela esanez amaituko genuke istorioa, telebistako foiletoien bukaera arrosak gogoko bagenitu. Egunerokoak ez digu, ordea, arrosakerietarako tarterik uzten eta arren ustezko gailenkeriaren gordina erakusten digu, txakurretan bezala gizaki batzuengan ere.

irenegil4
pdf

Esnatze mingarria da goizeko 7etakoa entzuten duzun lehen ahotsak “Beste genero indarkeria kasu bat...” diona. Horrela iratzarri nau irratiak gaur ere, dagoeneko ohikoak zaizkigun hitzak belarriratu dizkit  zazpigarren aldiz oraindik amaitu ez den 2010 honetan.

Genero indarkeriarekin lotutako 5.037 salaketa, 7 erailketa, %30 salatu gabeko kasuak, %3 salaketa jarri ahala atzera egindakoak, erasotzaileen %32.4 31 eta 40 urte artekoak... Estatistiken hoztasunak eta gertaeren maiztasunak urrutiratzen gaituzte etxe ondoan daukagun errealitate latzetik.

Irene Gil

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli