Poesia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 28034
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gau batean amestu dezaket" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Gau batean amestu dezaket nire historia, eta geroa; loak hartzen nauenetik esnatu arteko ez denboran, eta aldatu izaeraz eta eten nekea. beste batzuen ametsetan bizi naiz, ordea, itzarrik, beti itzarrik, preso; beste batzuen gauean historia haien neurrira eraikitzen eta ez naiz, ez, nirearen jabe, loak hartzen nauen arte. ...Ahaztu zitzaidan asmoa, ahaztu ametsa, ahaztu izan nahi nuena. Hona naizena edo ni izatea nahi dutena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Odriozola Sustaeta,IƱaki
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 24967
ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Buruhausteetatiko Zeharkaldia"Mugalari. GARA, 2007--7-28, 8.or. Urrezko ardi-larruaren bila denok gara Jasonen argonauta. Inoiz lortuko ez den urrezko utopiak, besteekiko lehian, lupus, otso bihurtu gaitu; elkarrekiko aurkakotasunaren baleak gaitu irensten, Jonasen lagun zen jainko juduak askatuko gaituen itxaropenik gabe.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25594
IGARTUA BENGOA, Karmele"Kenian"L. Luma berrien eleak, 5. zenb., 38.or. Mozartek ferekatu zidanan barrua, hire izenean; eta pentsatu ninan zer ikusirik zeukatenan musikak eta azken aldian hainbeste erakartzen hauen geometriak, mugaezina denean bata, eta muga, bera, bestea; eta pentsatu dinat, batak eta besteak ertzik gabeko irudietan egiten dinatela bat, barraskiloaren maskorrean, edo zurrunbiloetan, itsasoak, laztanduz, malgutu eta hondartzan utzitako harri zurian, eta eguzkiaren baitako beroan eta Keniako ilargi bete batean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Juaristi Zabaleta,Miren
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26772
JUARISTI ZABALETA, Miren " Ama Lagundu" L.Luma berrien eleak.5, zenb., 35.or I Egurrezko ate zuriaren kristala joz tok, tok, tok, zain. Segundoak, bihotz gaztearentzat eternitatea. Belarria zuraren kontra…badator gorputza hotza, jada gelditu ezin den hotsa: negarra, gizakiaren beharra. Korrika egiteko bultzada zoroa beroa. Tindatutako ilea nahastuta makal, buruak alde egiten duen bitartean, ezagutuko al nauzu? nire izenaz agurtu nazazu.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26264
MAIA URROZ, Ainara " Eguneroko egunen batean" L. Luma berrien eleak. 5. zb., 26. or.Egunen batean negar egiteko zorian bazaude... ...dei iezadazu; ez dizut hitzematen irri eginaraziko dizudanik, baina zurekin egin dezaket negar. Egunen batean laster egiteko gogoa baduzu... ...zalantzarik ez izan niri deitzeko; ez dizut hitzematen gelditzeko eskatuko dizudanik baina zurekin egin dezaket laster.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vega Olaeta,Ziortza
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26295
VEGA OLATE,Ziortza "Geratu nintzen"L.Luma berrien eleak. 5.zenb. 23.orEz dakit zergatik geratu nintzen, Begiak bustirik nituen, Aurpegia zurbil. Behin eta berriz esan zenidan: zer? Nire ezpainek oihu biribila egin arren, Zure besoek ez ninduten hartu. Nire bihotzaren taupadek Ispilu hotza hautsi zuten. Haizeak ekaitza zekarren, Ez ninduzun ohartarazi. Zure begi beltzek eguzkia erakuts dezakete, Baina ez niri, antza.