Poesia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Barandiaran Munduate, Doltza
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 27402
BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza"Zatoz"L.Luma berrien eleak 4.n zk 41.or.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Deskarga Baztarrika,Miren
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25186
DESKARKA BAZTARRIKA,Miren"Andoni" L.Luma berrien eleak. 4.zenb. 39.or Goizeko zazpiak ziren goizero bezela joan zinen zure kotxea hartu eta lanera joan zinen lanera, zure gustoko lanera joan zinen bidea hartu eta lanera joan zinen bidea hartu eta bizitzan aurrera joan zinen bizitzan aurrera, aurrera joan zinen bakoitzak badu bere bidea batzuena luzea eta besteena ez hain luzea zurea ez zen hain luzea motzegia guretzat.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 23737
IGARTUA BENGOA, Karmele"Gorri urratuan" L. Luma berrien eleak,4. zenb.,38.or. Barrurik gardenean gorri urratuaren mozorroan etsipenen gordailua ezkutatzen da; egunez-eguneko aroz-aroko garaiz-garaiko bizipen garratzak giltzapetuta; AGURRAK BELDURRAK LOTSAK EZINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopetegi Senperena,Anttoni
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 24178
LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Denborak ez du inoiz atseden" L.Luma berrien eleak. 2006,4.zenb.42-43.or I Harat-honat zabiltza egun osoan, burutazioen agindupean; beharbada, denbora harrapatu nahi duzu, beharbada, berreskuratu baino ez duzu nahi baina, denborak ez du inoiz atseden, amets baino ez den etorkizuna iragan bihur bailezake horrek orain heldu baino lehen.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 27990
IGARTUA BENGOA, Karmele"Isilak dio" ISILAK DIO Isilik eskaini dizut egunero bizia, badakielako isilak esaten, hitzaren gainetik; isilik eskatu didazu eskua, isilik eman, hainbestetan! zurearen beroa; isilik itaundu nauzu, isilik erantzunak hitzetan bermatu gabe susmoak; maitatu zaitut, eta maitatzen paperean isilik, eta isilak bereak dituen baieztapen debeku zalantza eta askatasunaren babespean adierazi dizut, didazu, zaitudala, nauzula, ondoan, sinadura bariko kontratu mutuan;
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Barandiaran Munduate, Doltza
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26626
BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza"Zure Herran" Ezezaguna Ezagutzen ez dena, Inoiz ikusi gabekoa Bizitza osoa elkarrekin daramagu Denbora gehiegi eskua luzatu gabe Arrotz sentitzen zaitut Kanpotar bat nabari dut gure bizilekuan Iluna Eguzkiak aspaldi utzi dio dizdiz egiteari Ispiluak desagertu dira Itsu bilakatu gara Ulergaitza Ulertzen zaila Konprenitu ezin dena