GERATU NINTZEN
Ez dakit zergatik geratu nintzen,
Begiak bustirik nituen, Aurpegia zurbil. Behin eta berriz esan zenidan: zer? Nire ezpainek oihu biribila egin arren, Zure besoek ez ninduten hartu. Nire bihotzaren taupadek Ispilu hotza hautsi zuten. Haizeak ekaitza zekarren, Ez ninduzun ohartarazi. Zure begi beltzek eguzkia erakuts dezakete, Baina ez niri, antza. Ondo dakit, orain zergatik geratu nintzen.
|