Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Leihatila baten atzean egiten du lan, mugan. Uniforme, ordenagailu, berogailu, zigilu. Bestaldean, ilera luze bat. Irratitik amodiozko kanta bat hasten da. Letra xuxurlatuz, urrezko eraztun duen eskuaz teklak laztantzen ditu idaztean. Gero gelditzen da begirada galdua, hasperenka. Pantailaren epai arina irakurri ostean, leihatilaren aurrean dagoenari buruarekin ezezkoa ematen dio mekanikoki. Gero gelditzen da hurrengo amodiozko kantaren zain, beste immigrante baten paperak eskuan.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

YOSEBA " Umeak" Umetxoaren barre algara; neskatxoak, bere neba txikia amari ikusi dion moduan besarkatzen duena. Beste ume bat, arreta guztia txirrindulatik ez erortzean doana; amamaren muxu goxoak jasotzen dituena; aittitteren beso iletsuak jakin-minez behatzen dituena. Aitaren besoetan lotan dagoena; mina hartu ostean amarengan negarrez doana; bikiak, kotxean paseatzen dituztenak. Futbolean aritzen direnak; korrika, oihuka, saltoka dabiltzanak; bi haurdun berbetan... Umerik izango ez zuela esan ziotenetik kaleak umeez bete izan zaizkio arrebari.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Tere Irastortza Zumarragan

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VEGA OLATE,Ziortza "Hosto zuriak mahaian". Hosto zuriak mahaian, arkatza, euriaren zain burua asetzeko, eskuak lagun, begiak maitale: bakartasuna eskaileretako burrunbak hautsi du. Atea intzirika behin eta berriro! Hegazkinak joan-etorrian etengabe! Berokia jantzi eta bazoaz! Itxaropena.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VALOIS NUÑEZ, Carmen "Banaiz". Elementu berdinak izan arren, aldakorra naiz. Izan ninteke gaua izan ninteke eguna baina, lanbroa naiz eguzkiaren erdian. Euria, lur idorretan. Laino beltza esnatu gabeko egunsentian. Elurra, basamortu geldoan.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VALOIS NUÑEZ, Carmen "Palestina". Zure zeruan deskargatutako tiro hotsek, asaldatu dute niniaren loa, Eragin dute amaren oihua, Sortarazi dute adinekoen ikara, Piztu dute gazteen gorrotoa. Eta suntsitu dituzte kaleak, akabatu dituzte esperantzak. Palestina Zurean eragindako heriotzak garrasi itoak bilakatu dira nire ahoan. Zuri egindako kalteak, jiraka darabilzkit buruan arima erratuen antzera. Zurean isuritako odola ordea, ez da alferrik galduko Eta jaioberrien zilborretan iraunen du, bizirik. Palestina

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago