Poesia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 27463
GOMEZ SARASOLA , Itziar "Isilik" Isilik dago Erreka dantzan. Isilik dago Haizea bizi Isilik dago Euria etengabe Isilik dago Hitza hegan Isilik dago Elea joan da Isilik dago Komunikazioa etenda Isilik dago Erabat mutu. Isilik dago. Akaboa da. Isilik dago Isiltasuna.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 27273
GOMEZ SARASOLA , Itziar "Gatibu" Har nazala atxilo Eraman bere ziegara. Ez utzi bakarrik Bego nire ondoan. Elika nazala Gosea asetu Ura eman Egarria ito. Haren begiek Itsutu naute Argi bihurtu Argi ikusezin
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26083
GOMEZ SARASOLA , Itziar "Hitza" Iduri edo irudi Ondo edo ederto Tipi edo txiki Bakoitzak du berea. Eleak dira printza Hizketaren distira Testuaren bizia Beti jira eta bira. Dena da hitza; Triste gaudenean edo pozez gainezka Hitza da bizitza.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25325
GOMEZ SARASOLA , Itziar "Liburu hau..." Liburu hau ni neu izango banintz Zure begiak hemengo hitzetan bezala baleude iltzatuta nigan Hitz hauek zugan sortuko duten zirrara eragingo banizu neuk ere Begirada lapurtu nahi dizut. Zeure begien berdean galdu nahi nuke…
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26805
GOMEZ SARASOLA , Itziar"Zer gara?" ZER GARA? Materia gara edo ezereza? Eta zu? Zer zara zu? Neurean barneratuta, nahiz elkarrekin nahiz aldenduta, neure espazioa dago zeure izateak beteta. Eragiketa guztiak nahi ditut zurekin; Zu eta ni gehitu eta bi izan. Zu niri kendu eta zero biribila osatu. Zu eta ni biderkatu eta izate berri bat sortu. Edo zatituz, bakarraren bakardadea sentitu.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Barandiaran Munduate, Doltza
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 27501
BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza"Amona" L.Luma berrien eleak 5.n zk, 24.or. Arratsalde euritsu batean joan ziren Neguan Isil-isilik Zalapartarik egin gabe inortxo ere gogaitu gabe Zulo galanta utzi duzu hutsik geratu gara Umezurtz Harrez...