Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
BANAIZ

Elementu berdinak izan arren,
aldakorra naiz.
Izan ninteke gaua
izan ninteke eguna
baina,
lanbroa naiz
eguzkiaren erdian.
Euria,
lur idorretan.
Laino beltza
esnatu gabeko egunsentian.
Elurra,
basamortu geldoan.
Amua
arrainik gabeko uretan.
Samina,
bihotzik gabeko gorpuan.
Hauts erratua,
arimarik gabeko hilerrian.
Hitza,
idatzi gabeko lerroan.
Eta hala ere, banaiz.
 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago