HEMEROTEKA



 

ASTEARTEA, 2007ko ekainaren 26a


Ilunabar literarioak herriko zenbait idazle
 
bilduko ditu
 
 
Kanpoko sortzaileen laguntza ere izango dute Legazpi dorretxeko ekitaldian


IDOIA LUZURIAGA
----------------------------------------
Ostegunean Legazpi dorretxean Ilunabar literarioa izango da 19:30etatik aurrera. Bertan, herriko zenbait idazlek hartuko dute parte, esate baterako, Andoni Salamero, Iñaki Baztarrika, Xabi Lasa, Araiz Padron edota Josune Aranguren, besteak beste.

Hauekin batera, eta ekitaldi berean Bergarako idazle eskolatik jaiotako  Luma  Berrien Eleak  aldizkaria  aurkeztuko denez, bertan ikasle izandako beste zenbait parte-hartzaile
izango dituzte ekitaldi honetan lagun. Eskola horretan Tere Irastorza izan dute koordinatzaile eta bere lankidetza ere izan da antolaketan,

Musika ere izango da tartean, Zumarraga-Urretxuko musikarien eskutik. Antolatzaileen arabera, «parte-hartze zabala izango denez, testuak edo olerkiak ez dira luzeegiak izango eta bakoitzak norberak egindakoa irakurriko du, nahi duen formatoan».
   
    Idazle eskola kideak eta zenbait idazle ezagun Arantzazun eginiko topaketa baten.HITZA

Atzo eta gaur azken ikutuak ematen ari dira antolatzaileak «parte hartuko dutenen zerrenda isten batez ere, eta eguraldia ez ezik» gainontzekoa prest egotea espero dute. Zentzu honetan, eguraldi ona egingo balu dorretxeko lorategietan egin nahiko lukete, txarra eginez gero ordea, dorretxean izango da. Ekitaldia amaitzerakoan bertara hurbildu direnek mokadutxoa egiteko aukera izango dute.

Literatura sustatu

Helburua, «herriko kultur arloan literatura sustatzea litzateke, azkenaldian ez baita horrelako ekimenik ia jorratu, aspaldian antzekoak izan badira ere». Hortaz, antolatzaileek ekitaldiak «jarraikortasuna izan dezan» nahiko lukete.

LITERATURA

22 idazle berri "L. Luma berrien eleak"

aldizkariaren udako alean

2007-07-11  l  12:32:58
 
Bederatzi narrazio, zazpi poema, eta generoz bereiztea zaila diren beste lan batzuek osatzen dute hogeita bi idazle berri hauen lan sorta.

Bergarako Idazle Eskolako ikasleen lanak biltzen ditu aldizkariaren bosgarren zenbakiak. Pasa den ekainaren 28an, Zumarragan egindako Ilunbar Literarioan irakurri zituzten aldizkariko hainbat lan.

Aldizkaria Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztu da gaur eguerdian. Bertan, idazle berriak ez ezik, Idazle Eskola proiektuko partaideak ere izan dira: Teresa Irastortza zuzendaria, EIEko Fito Rodriguez eta ASMOZeko Luis M. Zaldua.

Oraingoan ere aurreko aleetan jorratutako atalak bildu dira. Hala, idazle berrien lanak Solas eta Jolasean atalean bildu dira: poemak, narrazio lanak eta genero jakin batean kokatzen ez diren lanak. Halaber, Iritzi eta Gogoetak atalean, dibulgazio eta iritzi saila garatzen da. Kasu honetan, kukaren metaforak ematen dio batasuna atalari.

Gorka Azkaratek, Harkaitz Canori egindako elkarrizketa luzea era badakar udako aleak. Irakurketak atalean, aldiz, gerra hizpide duen Maria Aburtori egindako elkarrizketa jasotzen da, baita Mariasun Landaren irakurketa gida bat ere. Ainara Maiak Hatsa elkarteaz hitz egiten du, eta Laura Mintegiren nobelaren iruzkinak ixten du aipatu Irakurketak saila.

 

http://www.nontzeberri.com/albisteak/albistea.asp?id=5615&alb=6

 

Idazle Eskolak bidalita


 
L.Luma Berrien Eleak
Udako Zenbakia

 
 
Bergarako Idazle Eskolako ikasleen lanak

Bergarako Idazle Eskolako ikasleen lanak bildu ditu aldizkariaren bosgarren zenbakiak. Aurreko zenbakietan ohiko bihurtu diren atalei eutsi diete eta dibulgazioa eta iritzia jorratzen diren ‘Iritzi eta Gogoetak’ atalean kukaren metaforari buruz jardun dira. ‘Solas eta Jolas’ atalean, berriz, 22 idazle berriren bederatzi narrazio-lan, zazpi poema, eta generoz bereizten zailak diren sei lan eman dituzte argitara. Jarraian, Harkaitz Canori Gorka Azkaratek egindako elkarrizketa mardula. ‘Irakurketak’ atalean, Maria Aburtori egindako elkarrizketa bat gerra hizpide hartuta irakurketa-gidaren atarirako, Mariasun Landaren irakurketa gida bat, Ainara Maiak Hatsa elkartearen arnasaldiaz idatzitako artikulua eta Laura Mintegiren nobelaren iruzkina.



 
Ale berrien aurkezpena Donostian egin zuten


"L.Luma berrien eleak" aldizkariak idazle
 
berriak aurkezten ditu udako alean
 
Gara 2007-7-22
Jon Cabanillas


Hilabete honetan aurkeztu dute Koldo Mitxelenan Bergarako Idazle Eskolako ikasleek "L. Luma berrien eleak" aldizkariaren bosgarren zenbakia. Ale horretan Tere Irastortzak, Idazle Eskolako zuzendariak, aurkeztu zituen mahaian ziren hogeita bi idazle berriak, eta azpimarratu zuen talde-lan handi bat jorratzen ari zirela. Joan den ekainaren 28an Zumarragan egindako "llunabar Literarioa"n irakurri zituzten aldizkariko zenbait lan.

Bederatzi narrazio lanekin, zazpi poemarekin eta "Solas eta Jolas"ekin osatzen dute hogeita bi idazle berri horiek lan sorta. Fito Rodriguez EIEko (Euskal Idazleen Elkartea) zuzendariak nabarmendu zuen «hogeita bi idazle berri plazaratzeko aukera ematen duen aldizkari baten garrantzia, bai euskal literatura berritzeko eta indartzeko, baita euskaldunon emozioen lekukotza emateko ere». Ale honetan, aurreko aleetan ohiko bihurtu diren atalak daude, esaterako, "Iritzi eta Gogoetak".

«Sorkuntza aldizkaria»

Aldizkariari buruz hala mintza- tu zen Ainara Maia idazlea: « Sorkuntza aldizkaria da. Ez diogu aldizkari literarioa denik, sorkuntza literarioari ere espazio handia eskaintzen zaion arren, literariotzat dauzkagun generoekin batera, bestelako genero batzuk ere txertatzen dituen aldizkaria baita: iritzi eta dibulgazio lanak, liburu-iruzkinak, elkarrizketak...». Aldizkarian agertzen diren lanak ez dira oso luzeak, alde batetik ahalik eta idazle gehienei tokia eman ahal izateko eta, bestetik, aise irakurtzeko modukoa izan dadin, anitza delako, bai generoei, baita gaiei dagokienez ere. Aldizkaria salgai dago Bilboko, Donostiako eta Iruñeko liburudendetan , eta Aretxabaletan, Zarautzen eta Bergaran ere bai.


Aldizkariaren azala

Idazle Eskolaren aldizkariak 22 lagunen lanak
 
dakartza 
 
Bergarako UNEDeko eskola horretako ikasleak jendaurreko
 
irakurketak egiten hasiak dira

DONOSTIA. DV. Bergarako Idazle Eskolaren L. Luma Berrien Eleak aldizkariak hango 22 lagunen idazlanak dakartza. Bosgarren zenbakia da eta lau urte bete dituen eskola horretako ikasleen maila erakusten du.

Tere Irastortza eskolako zuzendariak adierazi duenez, ikasleak hasiak dira aldizkariaren irakurketa egiten. Adibidez, San Pedro bezperan, irakurketa bat egin zuten Zumarragan, hango beste idazle batzuekin. Irailean beste bat egingo dute Irunen.

Ainara Maia ikasle irundarrak era honetara azaldu du zein den aldizkariak bete nahi duen espazioa: «Hau sorkuntza aldizkaria da. Ez diogu aldizkari literarioa denik, sorkuntza literarioari ere espazio handia eskaintzen zaion arren, literariotzat dauzkagun generoekin batera, bestelako genero batzuk ere txertatzen dituen aldizkaria baita: iritzi eta dibulgazio lanak, liburu-iruzkinak, elkarrizketak edota Solas eta jolas sailean argitaratzen diren lanak».

Gorka Azkaratek, aldizkarirako Harkaiz Canori elkarrizketa egin dionak, hau adierazi du: «Funtsean, euskaraz irakurtzea maite dutenentzako aldizkaria da, euskaraz idaztea maite dutenek idatzia. Alde batetik, euskal literatura ezagutarazteko asmoarekin idatzia eta baita plazara irteten ari diren euskal idazle berriei ere tokia ematen diena ere».

«Emozioen lekukotza»

Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Fito Rodriguezek, berriz, esan du «bai euskal literatura berritzeko eta indartzeko, eta baita euskaldunon emozioen lekukotza emateko ere» tresna baliagarria dela aldizkaria. «Izan ere, Idazle Eskolaren egiteko bat bai baita, emozioak kudeatzea, adieraztea eta ezagutzen laguntzea, hezkuntza arautuak egiten ez duen modu batean».

Aldizkarian agertzen diren lanak ez dira oso luzeak, besteak beste, ahalik eta idazle gehienei tokia eman ahal izateko, eta bestetik, aise irakurtzeko modukoa izan dadin, askotarikoa delako, bai generoei dagokienez eta baita gaiei dagokienez ere.

L. Luma Berrien Eleak-en euskal liburu askoren iruzkinak egiten dira, horietako batzuk Gerra, liburuetan izenburuko txosten barruan. Hor gomendatzen diren liburuetako batzuk klasikoak dira (Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin eta Iñaki Alkainen Gerrateko ibilerak I), beste batzuk berriagoak (Anjel Lertxundiren Ihes betea eta Alberto Ladron Aranaren Eguzki beltzaren sekretua). Atal horri hasiera emateko, Maria Aburtori egindako elkarrizketa labur bat dator. Maria Aburto zamudioarra, haurra zen 36ko gerratean eta bere ibilera eta bizipenak kontatzen ditu.

Beste atal batean Mª Asun Landaren hainbat lanen liburu-iruzkinak eskaintzen dira, zeinetan erakutsi nahi den helduek nola irakur dezaketen haur edota gazte literaturatzat hartu izan diren liburuak.

Aldizkaria salgai dago Bilbo, Donostia eta Iruñeko liburudendetan, eta baita Aretxabaleta, Zarautz eta Bergaran ere.

 

http://www.diariovasco.com/pg060920/prensa/noticias/Cultura/200609/20/DVA-CUL-337.html

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago