HEMEROTEKA

Pablo Barriok, Karmele Igartuak eta Julen Arriolabengoak jaso dituzte Euskaltzaindia eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioaren aurtengo literatur sariak. Barriori Toribio Altzaga antzerki saria eman diote, Kontrako bidean lanagatik. Igartuak, Felipe Arrese Beitia olerki saria eskuratu du, Hitzak orbainetan poema liburuagatik. Arriolabengoak, berriz, Mikel Zarate saiakera arloko saria jaso du, Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan ikerketa lanagatik.

Los escritores Pablo Barrio Ramírez y Karmele Igartua Bengoa y el filólogo Julen Arriolanbengoa, han ganado los Premios de Literatura 2007 que anualmente concede la Real Academia de la Lengua Vasca-Euskaltzaindia, en colaboración con la BBK.

Euskadi.-P. Barrio, K. Igartua eta J. Barriolabengoa izan dira Euskaltzaindia-BBK Literat (Noticias)

Karmele Igartua,Pablo Barrio y Julen Arriolabengoa, Premios de Euskaltzaindia (El Correo Digital)

 

Idazle berrientzako plaza digitala

Erredakzioa

Donostia
 

 

«Idazle berrientzako plaza digitala» izango den webgunea jarri du abian Bergarako Idazle Eskolak, www.idazten.com helbidean. Idazle Eskolako ikasle eta ikasle ohien lanak bertan argitaratzea da webgunearen xedeetako bat. Luzeragatik edo gaiagatik ohiko argitalpenetan lekurik ez izan arren, interesa izan dezaketen testuei emango zaie lekua bereziki. Idazle edo idazle gaien arteko lanen irakurketa sustatzea eta lanen inguruko iritziak edo iruzkinak jasotzea ere badago xedeen artean. Ikasleek parte hartuko dute webgunearen kudeaketan.

Sortu berri duen beka ere aurkeztuko du aurki Idazle Eskolak. Aurkezpena etzi egingo du, 20:00etan, Irungo Kabi Gorri Ateneoan egongo den ilunabar literarioan. Poesia errezitaldia eta antzerki irakurraldia egingo dira.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago