ASTEARTEA, 2007ko ekainaren 26a


Ilunabar literarioak herriko zenbait idazle
 
bilduko ditu
 
 
Kanpoko sortzaileen laguntza ere izango dute Legazpi dorretxeko ekitaldian


IDOIA LUZURIAGA
----------------------------------------
Ostegunean Legazpi dorretxean Ilunabar literarioa izango da 19:30etatik aurrera. Bertan, herriko zenbait idazlek hartuko dute parte, esate baterako, Andoni Salamero, Iñaki Baztarrika, Xabi Lasa, Araiz Padron edota Josune Aranguren, besteak beste.

Hauekin batera, eta ekitaldi berean Bergarako idazle eskolatik jaiotako  Luma  Berrien Eleak  aldizkaria  aurkeztuko denez, bertan ikasle izandako beste zenbait parte-hartzaile
izango dituzte ekitaldi honetan lagun. Eskola horretan Tere Irastorza izan dute koordinatzaile eta bere lankidetza ere izan da antolaketan,

Musika ere izango da tartean, Zumarraga-Urretxuko musikarien eskutik. Antolatzaileen arabera, «parte-hartze zabala izango denez, testuak edo olerkiak ez dira luzeegiak izango eta bakoitzak norberak egindakoa irakurriko du, nahi duen formatoan».
   
    Idazle eskola kideak eta zenbait idazle ezagun Arantzazun eginiko topaketa baten.HITZA

Atzo eta gaur azken ikutuak ematen ari dira antolatzaileak «parte hartuko dutenen zerrenda isten batez ere, eta eguraldia ez ezik» gainontzekoa prest egotea espero dute. Zentzu honetan, eguraldi ona egingo balu dorretxeko lorategietan egin nahiko lukete, txarra eginez gero ordea, dorretxean izango da. Ekitaldia amaitzerakoan bertara hurbildu direnek mokadutxoa egiteko aukera izango dute.

Literatura sustatu

Helburua, «herriko kultur arloan literatura sustatzea litzateke, azkenaldian ez baita horrelako ekimenik ia jorratu, aspaldian antzekoak izan badira ere». Hortaz, antolatzaileek ekitaldiak «jarraikortasuna izan dezan» nahiko lukete.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago