nik bi liburu gomendatuko ditut, bata poema-liburua (Karmele Igartua, HITZAK ORBAINETAN) eta bestea itzulpena (Orhan Pamuk, ELURRA):
izenburutik abiatuta
HITZAK. ZER DIRA HITZAK?
ZER POESIA?
ORTZADARRA BATEN GISA AGERTZEN DA ZERUAN
EKAITZ BATEN ONDOREN
ETA EGUZKIARI KEINU EGIN ONDOREN
DESAGERTZEN...
DESAGERTZEN?
GUGAN GELDITZEN DA
ORTZADAR HORREN KOLOREA
ORTZADAR HORREN PRINTZA
HORI DA POESIA
HORI BIZITZA
HORI DA BIZITZAREN MUINA
ETA MUIN HORRETARA IRISTEKO
ZAURIAK BEGIRATU ETA ZAINDU BEHAR DITUGU
izenburutik abiatuta
ELURRA!
ELURRAREN ISILTASUNA
ELURRAREN IRRIBARREA
ELURRAREN ZURITASUNA...
...ZORIONAREN ITXAROPENA!
ELURRAREN ZURITASUNEAN
BURUA ZURI GELDITZEN ZAIT
EZ DUT EZERTAN PENTSATZEN
IA EZ DUT SENTITZEN
ELURRAREN HOTZAK ANESTESIATZEN NAU!
ATERTZEN DUENEAN, ALDIZ,
LURRA ZURI GELDITZEN DA
ETA ENE GOGOA
ZURRUNBILO BATEAN
MURGILTZEN DA.
Izan ongi eta laster arte
(dena ongi badoa, heldu den abenduaren 21ean Hondarribiko aireportura iritsiko naiz)
Ainara Maia
ATAUNGO ILUNABARRA (HITZAK ORBAINETAN eta ELURRA)
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: MyBlog
- Bisitak: 29327