Kaixo, idazle guztioi... idatzi gabe egun bat ere pasatzen utzi ezin duzuenoi... beharbada ez duzue paper formatuko libururik argitaratu batzuek, beste batzuek bai... baina idazleak gara! Elfriede Jelinek idazle austriarrak bere azken ENBIDIA nobela internetez argitaratu badu, eta Xabier Amuriza ere bere azken nobela internetez zabaltzen ari bada, gu idazleak gara, garai berriotako idazleak. Beharbada, nire azken (eta lehen liburua) internetez zabalduko dut. Elkarrekin konpartituko dugu literatura, bertakoa eta hangoa, hangoa eta hemengoa, ados?
Sissi... bai ba, hemen nago Sissiren inperiotxo honetan, ipuinetako lurralde honetan bakarrik munduko txoko honetan, baina ez naiz bakarrik sentitzen. Erregin baten gisa maitatu ninduen pertsona oroituz zoriontsu naiz, eta neure printze urdinaren bila segituko du uneoro neure bihotzak... zergatik ez?
Sissi... baietz ba, hemen nago ainara baten gisa neguan galdurik hotz dardarez eta behatz punttak hormaturik.
Sissi... erreginaren pare paratu ninduen pertsona neure bihotzean dut eta beti izanen dut.
Zuekin beti blog honen kudeatzaile izatera ausartu den olerkari ameslari bat.