IDAZLE ESKOLAKO BEKA
2008-2009 ikasturtea
Helburuak :
· Beka hauen helburua ez da lehia bultzatzea, baizik eta ikasleak lan luze eta sakonagoetara bideratzea. Diru-laguntza hauekin ahalegin hori lagundu nahi da, eta ikasleek beste beka batzuetarako atariko izan daitezkeen lanak edota beste sariketa batzuetarako ere bidera ditzaketenak aurkez ditzakete.
· Ez da beka honetara aurkeztu ahal izango aldez aurretik saritutako lanik
Aurkeztu beharreko lanaren ezaugarriak :
· Ikasleek gutxienez 20 orriko ( 25.000 karaktereko) lan originala aurkeztu behar du, Lanak gehienez 50 orri izango ditu ( 67.000 karaktere)
· Poesia lana bada , gutxienez 400 lerro eta gehienez 600 izango ditu.
· Edozein gai eta edozein genero aukera daiteke., literaturazkoa, zein administrazio-dibulgaziozkoa.
· Lana ez da eskola-ariketez osatu ahal izango, eta ez eta tutoretzetara aurkeztutako lanez ere.
· Lanak gai edo bizkar-hezur nagusi bat izango du.
Epeak :
· Beranduenera 2009ko maiatzaren 2rako entregatuko du ikasleak bere lana. Idatzizko kopia bat eta euskarri digitalean beste kopia bat ( eta diskete batean ere bai .
· Kontutan izan egun horretan ez dela eskolarik izango. Beraz posta-zertifikatuz datozen gutunetan data-zigilua jartzeko eskatu
· Bergaran entregatu behar dutenentzat azken eguna Apirilaren 30a izango da.
· E-postaz bidaltzeko asmoa duenak ezin du erabili ohiko duen helbidea. Lagunen batena beharko du. Gaia :BEKA.
· Kasu guztietan EZIZEN batez sinatua , eta alboan, itxitako gutun-azal batean izen-abizenak emanez. Inon ez da agertu behar egilearen aztarnarik, itxita gutun-azalean ezezik.
· EPAI-MAHAIAK , aurkeztutako lanen artean banatuko du dagoen diru-kopurua, aurreko baldintzak bete eta kalitatea kontutan hartuz.
· Denera, gehienez 3.600 euroko diru-laguntza banatuko da, beka –irabazleen eta bekara aurkeztutakoen artean eta sail bakoitzean irabazten duenak 600 € jasoko du.
· Luzeenera bi hilabeteko epean emango da aditzera zeinek jaso duen beka