Emakumea naiz
Merezi dudan onena jasotzeko prest
Ainara dut izena ametsetan noraezean
Kukuak jo baino lehen arrastoa utzi dut neguko elurretan
Ustekabean elurra desagertu da oinatzarekin batera
Maitatzeko prest nago, beti bezala
Emakumea, maitalea, laguna, lagun mina, euskalduna, alaba, arreba, biloba, iloba, lehengusina, langilea, poetisa, ipuin miragarrietako printzesa, kobazuloko sorgina, PERTSONA bat guztiaren gainetik
Aurrez aurre begiratzen diot bizitzari, eta nire aingeru guardakoak irribarre egiten dit oraindik goitik zoriontsu izan nadin... hegan egiteko esagin zidan lagun minak nigandik urrunduz, harengana hurbilduz... bihotz honek ez du etsiko!