• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
   
pdf    

Karmele Igartua Bengoa idazlea izan zen Beka hauetako irabazleetako bat, Bergarako Idazle Eskolako ikasle zelarik. IDAZLE ESKOLAri emandako bultzadaren eta berak idatzita utzitakoren oroigarri, bere izena eman diogu beka honi. Karmele Igartuak bezala, Idazle Eskolako ikasle guztiek bide oparoa jorratzeko ahaleginean.

Helburuak :

• Beka hauen helburua ez da lehia bultzatzea, baizik eta ikasleak lan luze eta sakonagoetara bideratzea. Ahalegin hori laguntzeko eta ikasleek beste beka batzuetarako atariko izan daitezkeen lanak aurkez daitezke.

• Ez da beka honetara aurkeztu ahal izango aldez aurretik saritutako lanik.

Aurkeztu beharreko lanaren ezaugarriak :

• Ikasleek gutxienez 20 orriko ( 25.000 karaktereko) lan originala aurkeztu behar du, Lanak gehienez 50 orri izango ditu ( 67.000 karaktere)

• Poesia lana bada , gutxienez 400 lerro eta gehienez 600 izango ditu.

• Edozein gai eta edozein genero aukera daiteke., literaturazkoa, zein administrazio-dibulgaziozkoa.

• Lana ez da eskola-ariketez osatu ahal izango, eta ez eta tutoretzetara aurkeztutako lanez ere.

• Lanak gai edo bizkar-hezur nagusi bat izango du.

Epeak :

• Beranduenera 2014ko maiatzaren 3rako entregatuko du ikasleak bere lana, eguerdiko 12ak baino lehen Bergarako UNEDeko 3. solairuan edo posta zertifikatuz edo e-postaz helaraziz. Idatzizko kopia bat eta euskarri digitalean beste kopia bat ( eta diskete batean ere bai .

  1. • Beraz posta-zertifikatuz datozen gutunetan data-zigilua jartzeko eskatu behar da.
  2. • E-postaz bidaltzeko asmoa duenak ezin du erabili ohiko duen helbidea. Lagunen batena beharko du. Gaia :BEKA.

• Kasu guztietan EZIZEN batez sinatua , eta alboan, itxitako gutun-azal batean izen-abizenak emanez. Inon ez da agertu behar egilearen aztarnarik, itxita gutun-azalean ez ezik.

• EPAI-MAHAIAK , aurkeztutako lanen artean bi saridun izendatuko ditu, aurkezten diren lanen arabera lanak generotan banatuz

• Egoera ekonomikoa medio 20012-13an bezala ,2013-14rako ez dago dotazio ekonomikorik.

• Aurtengo deialdian parte hartzen duten ikasleek hurrengo bi ikasturteetako mintegi eta moduluetan matrikula ordaindu gabe parte hartu ahal izango dute.

• 2014ko ekainaren 7an, espreski horretarako antolatutako ekitaldian emango dira irabazleen izenak, 2013 eta 2014an Idazle Eskolako kideek irabazitako beste sari eta argitaratutako beste liburu batzuen aurkezpena egiteaz bat.

• Beka-irabazleek hala nahi badute EGAN aldizkarian argitaratzeko aukera izango dute edota baita euskarri digitalean www.idazten.com orrian.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago