• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14



Aldizkariaren azala


Idazle Eskolaren aldizkariak 22 lagunen lanak dakartza

Bergarako UNEDeko eskola horretako ikasleak jendaurreko irakurketak egiten hasiak dira

DONOSTIA. DV. Bergarako Idazle Eskolaren L. Luma Berrien Eleak aldizkariak hango 22 lagunen idazlanak dakartza. Bosgarren zenbakia da eta lau urte bete dituen eskola horretako ikasleen maila erakusten du.

Tere Irastortza eskolako zuzendariak adierazi duenez, ikasleak hasiak dira aldizkariaren irakurketa egiten. Adibidez, San Pedro bezperan, irakurketa bat egin zuten Zumarragan, hango beste idazle batzuekin. Irailean beste bat egingo dute Irunen.

Ainara Maia ikasle irundarrak era honetara azaldu du zein den aldizkariak bete nahi duen espazioa: «Hau sorkuntza aldizkaria da. Ez diogu aldizkari literarioa denik, sorkuntza literarioari ere espazio handia eskaintzen zaion arren, literariotzat dauzkagun generoekin batera, bestelako genero batzuk ere txertatzen dituen aldizkaria baita: iritzi eta dibulgazio lanak, liburu-iruzkinak, elkarrizketak edota Solas eta jolas sailean argitaratzen diren lanak».

Gorka Azkaratek, aldizkarirako Harkaiz Canori elkarrizketa egin dionak, hau adierazi du: «Funtsean, euskaraz irakurtzea maite dutenentzako aldizkaria da, euskaraz idaztea maite dutenek idatzia. Alde batetik, euskal literatura ezagutarazteko asmoarekin idatzia eta baita plazara irteten ari diren euskal idazle berriei ere tokia ematen diena ere».

«Emozioen lekukotza»

Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Fito Rodriguezek, berriz, esan du «bai euskal literatura berritzeko eta indartzeko, eta baita euskaldunon emozioen lekukotza emateko ere» tresna baliagarria dela aldizkaria. «Izan ere, Idazle Eskolaren egiteko bat bai baita, emozioak kudeatzea, adieraztea eta ezagutzen laguntzea, hezkuntza arautuak egiten ez duen modu batean».

Aldizkarian agertzen diren lanak ez dira oso luzeak, besteak beste, ahalik eta idazle gehienei tokia eman ahal izateko, eta bestetik, aise irakurtzeko modukoa izan dadin, askotarikoa delako, bai generoei dagokienez eta baita gaiei dagokienez ere.

L. Luma Berrien Eleak-en euskal liburu askoren iruzkinak egiten dira, horietako batzuk Gerra, liburuetan izenburuko txosten barruan. Hor gomendatzen diren liburuetako batzuk klasikoak dira (Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin eta Iñaki Alkainen Gerrateko ibilerak I), beste batzuk berriagoak (Anjel Lertxundiren Ihes betea eta Alberto Ladron Aranaren Eguzki beltzaren sekretua). Atal horri hasiera emateko, Maria Aburtori egindako elkarrizketa labur bat dator. Maria Aburto zamudioarra, haurra zen 36ko gerratean eta bere ibilera eta bizipenak kontatzen ditu.

Beste atal batean Mª Asun Landaren hainbat lanen liburu-iruzkinak eskaintzen dira, zeinetan erakutsi nahi den helduek nola irakur dezaketen haur edota gazte literaturatzat hartu izan diren liburuak.

Aldizkaria salgai dago Bilbo, Donostia eta Iruñeko liburudendetan, eta baita Aretxabaleta, Zarautz eta Bergaran ere.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago