EUSKARA JATORRIAN.
Euskaraz idazten eta sortzen dugu euskal literatura, baina batzuetan,hain egin nahi dugu homologatua geure fikzio-mundua, non badirudien, geure hizkuntzari buruzko hausnarketa baztertu beharreko gertatzen dela.
Hori dela eta, aurtengo saioetan, hainbat generotan euskal kulturan mugril egin duten edota murgilarazi gaitzaketen egileak aurkeztu nahi ditugu IDAZLEAK IRAKURLE : Aurrena euskara eta euskal kulturan eta ahozkotasunaren baloreetan saiatu eta ikasi duten idazleak ditugu, gero, haur eta gazte literatura, poesia, edo nobelagintza landu badute ere.
Mintegi hauei Bergaran ez baizik eta Orexan emango diegu hasieran, Orixeren jaioterrian eta bertan, Paulo Iztuetarekin Orixeren bizileku eta sor-guneak aztertuko ditugu. Amaiera ere berezia izango da, Urbeltz dantzari eta antropologoarekin aurrena eta gero Aitor Furudarena konposatzaile eta soinujolearekin solastuko garenez.
Gainerako egunetan, ohiko metodologia erabiliko dugu. Aukeratutako liburuak irakurri ostean, ikasle-talde batek egilea aurkeztuko du eta gero hizlariaren solasaldia izango da.
DATA-TOKIA(11:45-13:30)UNED Bergara |
EGILEA | OBRA-GAIA | ARGITALPENA | OHARRAK |
ARAROAK 12 |
Paulo Iztueta | Orixez Orexan | Paulo Iztuetak proposatutako bilduma. Aurreko larunbatean, Bergaran bertan, emango da aurreneko saioa | |
ABENDUAK 10 | Patxiku Perurena |
Dakiguna ikasten. Alberdania,2007 |
Euskal sorgindutako numeroak KUTXA,1993)
liburua irakurtzea ere oso gomendagarria da |
|
URTARRILAK 21 | Julen Arriolabengoa |
Jaun Zuriaren askazia.Alberdania 2011 |
||
OTSAILAK 11 |
Patxi Zubizarreta |
Usoa, hegan etorri zen neska . Joan (Liburu-dvd) |
||
MARTXOAK 10 |
Fredi Paia |
"Euskara eta euskal kulturaren ikuspegi multidisziplinarra: Zuhaitzetik basora". | ||
APIRILAK 21 |
Xamar (Juan Carlos Etxegoien) | Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia,gure historiaren hizkuntza. Pamiela, 2006 | ||
MAIATZAK 12 |
Urbeltz, Juan Antonio |
Aitor FURUNDARENA Soinujole eta konposatzaile Musikarien ikuspegitik Egun honetan bi saio izango ditugu |
Euskal Herria eta Festa. Elkarlanean, 2004 | Danza Vasca. Aproximación a los símbolos. Etor-Ostoa |
EKAINAK 2 | Jon Sarasua | Ertzeko zatiak. Argia 2010 |
IDAZLEAK IRAKURLE : HELBURU OROKORRAK
Mintegi hauen helburuak hauek dira :
1.- Besteen liburuez pentsatuz idazten ikastea.
2.- Liburuei buruzko iritzi-trukaketa bultzatzea.
3.-Mintegietara gonbidatutako idazleek proposatutako gaiekiko burutapenak sortzea.
4.-Idazleek beraien irakurleen ezagutza egitea, eta ozenki egindako irakurketekin norbere adierazpideez hausnartu ahal izatea.
5.-Idazleek irakurtzen dituzten liburuez eta liburuak irakurtzeko moldeez hausnarketa-bideak proposatzea.
Horretarako,
Parte hartzaileek liburu guzti horiek irakurtzeko konpromisoa hartzen dute baina baita, gero, bereziki, taldekaturik, etorriko den gonbidatu baten liburuari eta lanari buruzko aurkezpen eta txosten bat egitekoa ere. Txosten horrek delako egile edota liburuak sortutako jakin-minaren berri emango du
Txosten hauek www.idazten.com web-gunean argitaratuko dira, egoki iritzi ezkero.