X Concurso Poesía de Pamplona. (CEDIDA) |
Jon Barberenak irabazi du Iruñea Hiriko Poesia sariketaren X. edizioa euskaraz. Liburua ezagutzen dute Idazle Eskolako aurtengo bigarren mailako kideek.Eta eragin zuen zirrara bera jasoko zuten epai-mahaikideek.
Jon Barnerena ( Elizondo, 1979) poeta eta bertsolari ezaguna da. Hezkuntza Fisikoko irakaslea eta Antropologian lizentziatua da, eta eskolak ematen ditu Nafarroan. 2007 eta 2008ko Nafarroako Bertsolari txapelketetan bigarren geratu zen, eta poesian ere hainbat sari jaso du. Idazle Berrientzat Iruñeako Udalak antolatutakoan 2004 eta 2005ean, eta webgune honetan berean adierazi bezala 2014 eta 2015ean ere bai.
Aurtengo saria Malatsa izeneko liburu ederrarekin jaso du. Herioa, alzhaimerra, ahazmena eta gogoratu nahia darabiltza Jon Barberenak gogoeta-bide. Zorionak !
Informazio gehiago: