Nikolas Ormaetxea.Orixe |
Paulo Iztueta ikerlariaren eskutik Orixeri buruzko hiru saioko formakuntzari emango diogu hasiera datorren larunbatean Orexan. Paulo Iztuetak argitaratu du Orixeren obra osoa eta lehenengo egun honetan Orexan bertan ezagutuko dugu , bertatik bertara, Orixeren bizia, Ameriketara iritsi aurretik.
Horretarako goizeko 10etan elkartuko gara TOLOSAko tren geltokian ( erdi aldekoan, ez apeaderoan ) eta bertatik abiatuko gara Orexara. Autoz zuzenean doazenekin Orexako plazan 10:30etan elkartuko gara.
Oinezko ibilaldia egingo dugu eta Orexako elizan hitzaldi txiki baten ondoren, 13:30ak arte edo hartuko dugu ibiltzeko tartea. Komeni da jantzi egokiak eramatea eta oinetako egokiak, lokatzetan ibiiliko ez bagara ere.
Eguerdian Lizartzan bazkaltzeko asmoa dugu.
Hurrengo bi asteetan Paulo Iztuetarekin irakurriko ditugu Santa Kruz apaiza eta Quiton arrebarekin. beraz, liburu hauek irakurtzen hastea gomendatzen dizuet.
Aurten prosa eta erritmoa gaia beste ikuspuntu batetik ere aztertuko dugu. Hona geure webgunean IDAZLE ESKOLAko ikasleek burututako txostena.