Itziar Gomez |
Datorren larunbatean, MAITZAREN 24an, eta Donostia 2016. barruan antolatu den OLATU TALKA jaialdiaren barruan tartetxo bat izango du Idazle Eskolak. Ekintza txiki bat egiteko aukera aurkeztu genuen eta onartua izan baita.
Haurrentzat zuzendua da eta OLERKI TALKA izena jarri diogu. 6-12 urte bitarteko haurrekin arituko gara batik bat.
Hauxe da jardueraren gutxi gorabeherako nondik norakoa:
HELBURUA:
Haurrei HITZA eta OLERKIA hurbiltzea
Hasieran, mikro ipuinak eta olerkitxoak irakurriko dizkiegu labur. 10 minutu inguruan
Gero, argazki eta irudiekin eragin eta hitz zaparrada jaurkitzera bultzatuko ditugu.
Hitza hauek antolatu eta idazten dakitenek kartulinetan idatziko dituzte eta txikienek marraztu...
Bukatzeko, kartulina hauek kartoi batean itsatsi, makiltxoak jarri eta olerki landaketa egingo dugu inguruko lorategietan.
LEKUA:
Donostiako Koldo Mitxelena eraikinaren parean, kalean.
ORDUA: Arratsaldeko 17:00-18:15
HITZORDUA: Arratsaldeko 16:00an bertan, dena antolatzeko.