Xabi Lopez |
Urtero lez, aurten ere EHAZEk ESPERIENTZIXAK antolatu ditu, euskal teatroari buruzko gogoeta, eztabaida eta hausnarketa sustatzeko. Aurtengo Esperientzixak-ek kritika hartuko dute hizpide. Horretarako mahai-inguru bat prestatu dugu euskal antzerkiaren eremuan aritzen diren bi kritikariekin, Agus Perez (Berria) eta Jaime Valverde (Gara). Jarduna gidatzeko Karlos del Olmo antzerkigile eta ikerlaria arituko da moderatzaile. Horrez gain, Maite Arrese eta Mikel Martinez aktoreek irakurketa dramatizatu bat eskainiko dute: Xabier Lopez Askasibarren "Piztu gabeko zigarroak". Maiatzaren 13an, arratsaldeko 7etan, Donostiako Koldo Mitxelenan.